[Txiorik Onena] 2021eko 9. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 9. astea –
Urteko 9. astea dakargu zazpi txioko sorta batean laburtua.
Asteon, hauexek dira txioetan jorratutako gaiak: saihestu ekiditea, telebistako konfrontazioak, kakak eta debekuak, Osakidetzaren txortaketak, miliardarioak eta lana, goizeko esnatzeak eta martxoaren 3a.
Iragan asteko sortatik, Gandul & Tokapelotas txiolariarena izan da bozka gehien izan dituena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
‘Ekidin’ aditza existitzen da jendeak ez dakielako ‘saihestu’-ri hatxea non jarri. #horihalada
— Jozulin //*// (@jozulin) March 1, 2021
Telebista bateko zuzendariak jakin beharko luke hedabide bat ez dagoela konfrontazioa sortzeko edo estaltzeko, haren berri emateko baino. Bestea telebista tresna gisa erabiltzea da.
— lander garro (@landergarro) March 1, 2021
Debekakatua pic.twitter.com/8Kv8Y870VR
— Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) March 2, 2021
Osakidetzak eta hedabideek urrea eskaintzen dute, gero jendea gerturatu eta lau, eta ondorioz langileekin haserretzen da. Nahikoa da!
Txerto gutxi, txortaketa are gutxiago eta dena txarto. https://t.co/99zIpgd245— Aitor Montes Lasarte (@LasarteAitor) March 2, 2021
Lan gogorrarekin ez zara miliardario bihurtzen. Horren ordez, oinordetza, esplotazio edo ustelkeria da, edo kasu gehienetan, horien nahasketa. Covidek erakutsi du aberastasuna lanaren eta enpresaren emaitza saihestezina izango balitz, gure ezinbesteko langileak aberatsak izango. pic.twitter.com/nbJlsMX59j
— Irlandarra (@aldamu_jo) March 3, 2021
– Zurekin esnatu nahiko nuke egunero.
– Goizeko seiak hamar gutxiagotan esnatzen naiz.#mikroipuina— Idoia Torregarai (@bootxo) March 3, 2021
Martxoaren 3a da, gure maiatzaren lehena.
— Gorka Julio (@teketen) March 3, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Polizian sartu berria txertoa jarri eta gero:
-Orain bai. Zelako hostiak emango ditudan. Orain inpunea naiz.
-Inmunea esaten da.
-Ee? Ah, bueno. Hori ere bai.#mikroipuina— Gandul & Tokapelotas (@barrebeltz) February 21, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 9. astea