[Txiorik Onena] 2021eko 30. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 30. astea –
Urteko 30. astea laburtu dugu, ohi baino beranduago bada ere, zazpi txioko sortarekin.
Asteon hautatutako txioetan hauexek dira jorratzen diren gaiak: ogi kontuak, antzinako hilobiak, lainoak eta zuhaitzak, profilak, olinpiadak eta… ergatiboa.
Joan den asteko sortatik Labritek egindako txioa izan da bozkatuena, neskak dantzan ageri dituena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Donostiko Galparsoro okindegian ikusia eta ikasia ? pic.twitter.com/grMbzdFUmW
— Maritxirdil (@maritxirdil) July 29, 2021
– Badakizu Takonerako basotxoan XIII. mendeko hilobi eta gorpuzkinak topatu dituztela?
– Ah bai? Tumatxa! Eta orain zer eginen dute? Lurrazpiko parking bat? pic.twitter.com/n770OrBJSC— AritzIbañezLusarreta (@aritzibanez) July 30, 2021
Zuhaitzak zuhaitzetik. pic.twitter.com/7KVsP6SIuy
— Ainhoa (@Ttuttuken) July 30, 2021
Nik 8 urteko semeari:
-Kontuz behelainoarekin!
Ta berak:
-Ta A lainoarekin?— Zihara Enbeita (@ziharae) July 30, 2021
Ergatiboa jarri behar delaaaaaaaaaa!!!!!! pic.twitter.com/ZRtPOt2LHR
— Harek Baleki (@mugerre) July 31, 2021
Geroz eta gehiago kostatzen zait desberdintzea txirrindularien etapa bateko profilaren grafikoa eta covid kutsatzeen eboluzioarena
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) July 31, 2021
Oreka-barra, jauziak eta barra asimetrikoak ikusten ditudan bitartean aspiragailu lasterketa, sukalde fregona-pasa eta lurreko obstakulu altxaketa praktikatzen ditut #atletak #Tokio2020
— Idoia Torregarai (@bootxo) August 3, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
“Axuri beltza”. Gaur, Jaurrietan (Zaraitzu). #KOI #ICH #PCI pic.twitter.com/6gIitFlZtM
— Labrit Patrimonio Inmaterial (@labrit_net) July 17, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 30. astea