Iraitz Azkarate, bidelaguna: “Beste pertsona bati laguntzeaz gain, nik ere euskara praktikatzeko eta nire burua aztertzeko modua da Mintzanet”

Iraitz Azkarate, bidelaguna – 

“Ni Iraitz Azkarate Jaio naiz, 28 urteko Durangoko neska. Fisioterapia ikasketak bukatu eta lanean hasi ostean, gaixotasun bat dela eta, baja hartu behar izan nuen. Horren ondorioz, beste batzuei nire laguntza eskaintzeko beste bide bat bilatu behar nuela erabaki nuen eta proiektu honetan parte hartzea aukera bikaina izan zitekeela pentsatu nuen.

Nahiz eta pertsona oso lotsatia izan, neska alaia, irribarretsua eta berbatia naizela deritzot. Guzti hau izan zen azkenik proiektu honetan parte hartzeko azken pausua ematera bultzatu ninduena. Gainera, nik astean zehar denbora librea nuela ikusita, beste pertsona batentzako lagungarria izan nintekeela pentsatu eta Mintzanet proiektuan parte hartzea erabaki nuen…”

Jarraitu irakurtzen Iraitz Azkaratek idatziz partekatu digun esperientzia MINTZANET.NET atarian…

Iraitz Azkarate - Mintzanet bere ahotan

Iraitz Azkarate, bidelaguna: “Beste pertsona bati laguntzeaz gain, nik ere euskara praktikatzeko eta nire burua aztertzeko modua da Mintzanet”