[Txiorik Onena] 2021eko 23. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 23. astea –
Urteko 23. astea, zazpi txioko sorta batean laburtua, ohi bezala.
Asteon, hautatutako txioetan gai hauexek jorratu dira: udaren hasiera, neskatilen oztopoak, izenburu kamuflatuak, adorea, izenpe eta eklipsea eta… pandemia garaiko sendagileak.
Joan den astean @JoxemieI izan dugu garaile, lehia estu baten ostean.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
udara hasten da eskuak ur hotzarekin garbitzen hasten diren momentuan
— nere. (@aranburun1) June 3, 2021
8-10 urte inguruko mutiko eta neskato bat ikusi ditut pareta batean gora. Mutikoa igo da lehenengo, arazorik gabe. Neskatoa ere ondo zihoan, azken zatian geratu den arte. Haizeak altxatzen zion soinekoa eusten ari zen, igo bitartean kuleroak agerian ez izateko. Eta horixe.
— Aiora (@probatxoa) June 6, 2021
#OsoFan @armiarma-ko txioetan izenburuak kurtsibarik gabe agertzen direnean eta esaldiak sortzen dituztenean: “Beti oporretan Zarautzen”, “Munduko tokirik ederrena Eibarren”, edo: https://t.co/HcDeLStbCB
— Samara Velte (@samaravelte) June 7, 2021
Laguntza eskatzeko adorea izatea indarra da, ez ahultasuna.
— Leire Pinedo (@leire_pinedo) June 7, 2021
Bihartik aurrera Izenpe erabiliz lortu daiteke txertaketaren ziurtagiri europarra. Zer irten daiteke gaizki? @samuraitasuna @oaraolaza @macmikel
— Mikel Larreategi (@erralin) June 8, 2021
Osakidetzako nire sendagilearen abizenak jakin berri ditut: IZURRIAGA ARINA.
Ezin lasaigarriagoa pandemia garaian.— Ander Izagirre (@anderiza) June 10, 2021
Egun on! Atzoko eguzki eklipsea, GIF batean. Balkoiko sabaian ezkutatu zen arte ateratakoa #EguzkiEklipsea #SolarEklipse2021 #AstrografiaBalkoitik pic.twitter.com/D4G2ayuW7j
— Urtzi Odriozola (@urtzai) June 11, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Ez naiz amesten nuena, baina behintzat ez naiz ertzaina… pic.twitter.com/s96pHuLFiA
— earra, (@JoxemieI) June 4, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 23. astea