[Txiorik Onena] 2021eko 10. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 10. astea –
Urteko 10. astea da zazpi txioetan laburgai izan duguna.
Asteon, mintzagai izan ditugu popeak, distantziak, insumisioa, sukaldaritza, eztula, maskarak eta kanpoko espaziora bidalitako aluminiozko xafla urreztatu batean marraztutako diagramak
Iragan asteko txio sortatik, Gorka Juliorena izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
—Beltza eleganteagoa da.
—Ya, baina zuriak ematen dizun, zera, argitasun hori…
—Zuria zikinagoa da.
—Garby-Oxy-Action txorrostada bat eta listo.
—Hori ere egia da.
—Badiotsut. pic.twitter.com/ozw5jzZn5c— Jozulin //*// (@jozulin) March 6, 2021
Gaur, 20 urte derrigorrezko zerbitzu militarra ezabatuarazi genuela, lan, borroka eta burukomin ez gutxirekin.
Etxean 13 eta17 urteko bi nerabe.
Irrinoa nere aurpegian eurei begira.
— sosola (@sosola2) March 9, 2021
Distantzijak mantenduten honek be ? pic.twitter.com/lPj0yQXH6p
— Sara Zendoia (@sarazend) March 11, 2021
– Sukaldaritza programa: Gaur oso errezeta erraza egingo dugu.
– Ni: iupi!
– Sukaldaritza programa: Osagai hauek behar ditugu: unikornio hautsa, anbar arrea eta dozena bat dodo arraultza.
– Ni: ?#mikroipuina— Idoia Torregarai (@bootxo) March 11, 2021
– Ba al du eztulik?
– Bai.
– Eztula-eztula?
– Eztula badula!
– …balanbanbú! ?#mikroipuina— earra, (@JoxemieI) March 11, 2021
Atzo lagun batek esan zidan oso filosofiko nabilela azkenaldian hemen barna, alegia, ilun samar, ulergaitz. Ez da filosofia, amorru bridatua da. Zer da Twitter, ba, kanpoko espaziora bidalitako aluminiozko xafla urreztatu batean marraztutako diagrama bat ez bada?
— Iñigo Roque Eguzkitza (@InigoRoque) March 12, 2021
Lagun batek gogorarazi dit duela urtebete justu mezu hau bidali niola. Naïf izatea zer den. pic.twitter.com/IVaQPmhm3T
— Samara Velte (@samaravelte) March 12, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Martxoaren 3a da, gure maiatzaren lehena.
— Gorka Julio (@teketen) March 3, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 10. astea