Estreinaldiak: Martxoak 12

-Estreinaldiak: Martxoak 12 –

Kranston ikastetxea: Munstroen Eskola

Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.

.

Minari

Davidek, 7 urteko haur korear-amerikarrak, 80ko hamarkadaren erdialdean bere bizitza aldatzen ikusiko du, gauetik goizera, bere aitak bere familia osoarekin batera Arkansasko baserri batera joatea erabakiko duenean. Etxalde bat zabaldu bat zabaldu, eta amets amerikarra lortzea litzateke gizonaren helburua.

 .

Raya and the Last Dragon

Kumandraren mundu fantastikoan, gizakiak eta herensugeak elkarrekin bizi izan ziren aspaldi harmonia perfektuan. Baina gaizkiaren indar batzuek lurraldea mehatxatu zutenean, herensugeak sakrifikatu egin zituzten gizartea salbatzeko. Orain, 500 urte geroago, indar gaizto horiek itzuli egin dira, eta Rayak, gerlari bakarti batek, azken herensuge ospetsua aurkitu beharko du suntsitutako mundua berreraikitzeko eta bere herria berriz batzeko.

.

Median hil, hirial hil

Heriotzaren aurrean igaro beharreko dolua du aztergai Iñaki Peña Bandres medikuak aurkeztutako heriotzari buruzko solasaldi honek; mendia kalearekin konektatzen duena, eta kalea mendiarekin. Oroimenaren aldeko aldarrikapena. Itxaropenaren aldeko kantua. Doluari buruzko trilogia bat borobiltzen duen dokumentala. “Emango baziguten aukeran non hil, hil nahiko genuke bizitza gehien maite dugun lekuan”. 20 eta gutxi urterekin edo 100 urterekin ondo beteta. 7.000 metrotan edo itsas mailan.

.

Asteko estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude