[Txiorik Onena] 2021eko 1. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 1. astea –
2021eko lehenengo astea zazpi txioko sorta batean laburtzen saiatu gara, azken urteetan ohi dugunez.
Asteon, hautatu ditugun txioetan jorratu diren gaiak hauexek dira: barrabilak eta barraskiloak, eguzkia eta elurra, elurra eta ETB, Arkitektoak eta Kapitolioa, lizar bakarra eta toponimia, zabalik eta itxita diren begiak, eta egoera zibilak.
Joan den asteko sortatik, 2020ko azken astekoetatik, Erik Gartziarena izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Iaz ikasle batek aitortu zigun barrabilak jatea gustatzen zitzaiola. Azkenean barraskiloak erran nahi zuen #HizkuntzakIkastearenMakurrak.
— Santi Leoné (@Alferrikaldua) January 5, 2021
Eguzkia lanean teilatuetan pic.twitter.com/RdzFrWKL3F
— Josebe Blanco (@hausnarrean) January 5, 2021
Bai, elur ugari bazterretan, egia da, baina inon ez ETBko albistegietan adina.
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) January 5, 2021
ÃRKHÎTÉKTØ0K ZERA ESAN NAHI DUGU: pic.twitter.com/yoTa1FlFJs
— Jozulin //*// (@jozulin) January 6, 2021
Lizarbakar (854 m).
Bai, baina zenbat urte ditu lizar horrek? Bere aurretik ere beste lizar bakar bat zegoen? Noiztik deitzen diote horrela lepo honi? Zer zegoen lizarrarren aurretik, zerk ematen zion izena lepoari? Topografiaren iraunkortasuna, inon baino biluziago. pic.twitter.com/PvYc92Syjv— Ander Izagirre (@anderiza) January 6, 2021
Mundu osoa begi zabalik dago.
Bada, ez ditzala berriz itxi. #Trump2021— Jon Maia Soria (@maia_jon) January 6, 2021
Egoera zibila: etxe guztian zehar litxarkeria bila #mikroipuina
— Idoia Torregarai (@bootxo) January 7, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Norbaitek atornilla dezala goiko auzokideen ohea, mesedez.
— Erik Gartzia (@erikgartzia) December 30, 2020
[Txiorik Onena] 2021eko 1. astea