Gazteak eszenatokian

Gazteak eszenatokian –

Txerra Rodriguezek Argiako Garaigoikoa blogean.

Soziolinguistika Klusterrak egin du Gazteak euskararen eszenatokian izeneko txostena Jone Miren Hernandezen zuzendaritzapean. Txostena irakurri ostean, sei ohar eta kezka bat ekarri nahi ditut blogera.

Oharrak:

  1. Hizkuntza ideologiari dagokionez, gazteak hustuta ei daude eta euskalgintza urrun ikusten dute. Eta, hortaz, aurreiritziak dituzte helduleku hizkuntza egoerak kudeatzeko. Egoerak “irakurtzen” trebeak dira eta talkak edo gatazkak ekiditeko estrategiak aplikatzen dituzte. Beste era batera esanda, gatazka aurreikusten dutenean gaztelaniara jotzen dute.
  2. Ikertzaileek aipatzen dituzte behar direla babes guneak egon, hizkuntzaren inguruan, hizkuntzari buruz eta hizkuntzaren gainean aritzeko. Horretarako, Miren Guillóren aipu bat dakarte: “Feminismoan bereziki, espazio seguru izendatzeak talde horretan egoteko modua inplikatzen du: gainontzekoen iritziak ez epaitzea; errespetuz entzutea; elkar ahalduntzeko espazioak sortzea; funtsean, lasaitasunez, askatasunez eta arduraz jokatzea litzateke”.
  3. Hizkuntza arauak nahiko finkatuta dituzte gazteek eta, oro har, aldaketa gutxi gertatzen da. Familia eta eskolak zutabe dira, baina erabilera sostengatzeko ahalmen mugatua dute.
  4. Gazteek euskara erabil dezaten oinarrizko elementuak hauek dira: berezko esparru bat, gazteen arteko konfiantzazko harremanak, hizkuntza(k) kudeatzeko baliabideak eta gaitasuna.
  5. Gazteek aldez edo moldez aipatzen dute naturalizazioa. Eurentzako “naturala” da euskaraz aritzea, baldin eta familian euskara ikasi badute, baldin eta herri edo testuinguru oso euskaldunean bizi badira, baldin eta markarik ez badu hizkuntza horretan aritzea.
  6. Naturalizazioa, baina, ez da naturala, eraikia da, kulturala da. Hainbat testuingurutan euskara orban bat izan badaiteke ere, orban hori eraikia da eta, beraz, deseraiki daiteke.

Gazteak eszenatokianEta kezka bat:

Ikerketaren unibertsoa kontuan hartuta (lau herri, Zornotza, Gernika, Zumaia eta Pasai Donibane, eta guztira aztertutako 55 gazte), nire ustez, ondorio orokorrik ateratzeko behar besteko materialik ez dago. Baina hurbilpen modura balio du eta balio dezake beste ikerketa handiago batzuk egin ahal izateko.

 

Gazteak eszenatokian

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.