[Txiorik Onena] 2020ko astez aste
[Txiorik Onena] 2020ko astez aste –
2020. urteak 52 aste izan ditu, eta aste bakoitzeko zazpi txioko sorta bat gure atarian, Txiorik Onena atalean. Hemen dituzu astez aste izan ditugun bozkatuenak.
Aurtengo txapeldunen artean bost dira Txiorik Onena aste batean baino gehiagotan eskuratu dutenak, azken bi urteetan bozketan nagusi izan diren Mikel Iriarte eta Martin Kitto horien artean. Borxa Protoeuskaldun eta Mikel Iriartek hirutan, eta Martin Kittok, Ane Fernandezek eta Antton Telleriak bitan izan dira bozkatuenak.
Gainera, aurtengo zerrendan badira iazkoan ere ageri ziren txiolari bat baino gehiago. Aipagai izan ditugun Mikel Iriarte, Ane Fernandez eta Martin Kittoz gain, Idoia Torregarai, Gari Garaialde eta Pedro Zuberogoitia, azken bi urteetan gutxienez behin asteko txiorik onena botatakoak.
Guztira 45 txapeldun inguru izan ditugu, gehienak gizonezkoak oraindik orain, zerrendan gero eta emakumezko gehiago ageri den arren. Aurten, 25 gizon eta 16 emakume daude zerrendan, eta ezizenez txiokatu dute gainontzekoek.
Iaz jazo zitzaigun legez, zerrendan diren txiolari txapeldunetako batzuen kontuak aurkitzerik ez dugu izan, itxi edo zigortu dituztelako. Horixe da Mikel Alvarez (@theindezents), Mikel Iriarte (@mikeliriarte eta @Joxemiel2), Alfredo Remirez (@erreharria) eta @CoronavirEUS kontuen kasua.
Bozkatuenetako txioen erdiek baino gehiagok irudi edo bideoren bat dute txertatua. Tonuari dagokionez, oraindik orain umoretsuak direnak gustatzen dira gehien, eta euskarak jarraitzen du gai nagusi izaten.
.
2020ko Txiorik Onenak
1. astea
Hizkuntzaren erabilerak… pic.twitter.com/fpK9rBoxnh
— Akaitz Jauregi (@akantzelara) December 31, 2019
.
2. astea
3. astea
4. astea
Bikaina benetan AEKren azken publizitate kanpaina. #ikasezazuMikel pic.twitter.com/JWSYDu1udK
— Katixa Agirre (@katixagirre) January 24, 2020
.
5. astea
#BazkalOstekoTxorradatxuk#Pekatuak ! pic.twitter.com/bbqgifwefj
— Ane Fernandez (@ninaizane) February 3, 2020
.
6. astea
— ?borxa a??is?ti?mu???o? ?? {tho/berori} (@protoeuskaldun) February 6, 2020
.
7. astea
8. astea
Eliseo Gilek idazkunak berak egin dituela ezagutuko balu, E.Giletza aitortuko luke? #hitzokei #barkaotoi #banoa
— ?borxa a??is?ti?mu???o? ?? {tho/berori} (@protoeuskaldun) February 21, 2020
.
9. astea
10. astea
Urte dana parez pare
nahi dot izan burujabe
martxoak 8 ez baita nahiko
martxoak 9 gabe#Martxoak8 #emakumearennazioartekoeguna #bertsolaritza #koplatweet #koplatuink— Mauriziari keinuke (@MKeinuke) March 8, 2020
.
11. astea
Jendea konfinamenduan: Gaur liburu bat irakurri dut, madalenak egin ditut, dokumental super interesgarri bat ikusi dut eta ukelelea jotzen hasi naiz.
Ni: Azkazalak moztu ditut.#etxeangeratu— Idoia Torregarai (@bootxo) March 14, 2020
.
12. astea
Eskerrak zeuri jauna ! ? pic.twitter.com/X8d46ZbnKe
— Ane Fernandez (@ninaizane) March 20, 2020
.
13. astea
Sergio Ramos @elkar denda batean bizi da. pic.twitter.com/BBm4Bz7SM8
— Antton Telleria (@antton_telleria) March 27, 2020
.
14. astea
«Arduraren bila», 130 x 32.
Mihisegaineko oleoa. pic.twitter.com/9X2Vm1HaIJ— U??? R?d?ig?ez (@SnOiD_JaUnA) March 30, 2020
.
15. astea
-Pikutara segurtasun-tartea, Iñaxio!
-Pikutara, bai! Maite zaittut Axun.
? ???? pic.twitter.com/4khuJH5zr6— Ane Urkiola Zendoia ? ? (@anestraat) April 10, 2020
.
16. astea
Horrela bai, gustiz ados #Lekeitio ko udalzainekin pic.twitter.com/fC6f6Rrkoo
— Desde mi Rebotica (@desdemirebotica) April 20, 2020
.
17. astea
Gure etxean liburuei egindako omenalditxoaren zati bat, alabarekin elkarlanean. #LiburuarenEguna pic.twitter.com/BQIEc1RDNn
— NereaBalda (@nerea_balda) April 23, 2020
.
18. astea
Larunbat gaua, txoko erdi-ezkutu batean edaten, garagardo batekin mozkortuta eta autoritatearen beldur.
Kaixo, bigarren nerabezaroa.#orereta #errenteria #iztieta pic.twitter.com/zcADWb9fLp
— Erik Gartzia (@erikgartzia) May 2, 2020
.
19. astea
Zer ordutan paseatu dezaket? Gintonic bat edatera joan naiteke bizikletan? Ama bisitatu dezaket? Lagunik etor daiteke nire etxera? Eta nire makina berean lan egiten duen lankidea?
Utzi galderak! Hona jolastera etorri gara! ???? pic.twitter.com/Z9iPCuUiwj— Asier K (@asier_k) May 11, 2020
.
20. astea
Sekula ez nuen imajinatu polizia ezberdinen aurrean aurpegia estalita, lasai-lasai ibiltzeko aukera izango nuenik… pic.twitter.com/tmj5h4vB8X
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) May 13, 2020
.
21. astea
There is no plan ETB? pic.twitter.com/2N7Z5yZ8G5
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 24, 2020
.
22. astea
Bizilagun hau ezagutu behar dut ?? pic.twitter.com/rpvJ0KFutz
— Iñaki Cid Larrea (@inakicid) May 24, 2020
.
23. astea
Oso erraza da arrazakeriaren aurka egotea Estatu Batuetan gertaera latz bat suertatu denean, baina hemendik hasi behar da: zure seme-alaben eskolan ez badago haur ijitorik edo etorkinik, orduan haur horiek saihesten dituen eskola bat aukeratu duzu
— karmen zabaleta ? (@kazabaleta) June 7, 2020
.
24. astea
Okelia ez da oso ona izango baina ondo eindakua bai! pic.twitter.com/uqggxgZ6ay
— Juanlu Beistegikua (@Beistegikua) June 13, 2020
.
25. astea
Malagako Villanueva de Algaidas, 4,000 biztanleko herrian, udalak LGTBI bandera kendu behar izan du balkoitik 3 biztanleren salaketaren ondorioz. Herriaren erantzuna: 400 bandera baino gehiago jartzea. Argazki hau, ederrena pic.twitter.com/CbVGyU8gGZ
— ainhoaezeiza (@ainhoaezeiza) June 25, 2020
.
26. astea
27. astea
ETB1eko debatean arreta euskara mailan, gramatikan edo ahozkeran jartzen dugu eztabaida politikoan baino.
Gure hizkuntzaren normalitate ezaren adierazle.#DebateaETB
— ????? ?? ? (@MikelAO_) July 2, 2020
.
28. astea
VOX Legebiltzarrera sartzen bada agian legebiltzarkide euskaldunek orain gehiago hitz egingo dute euskaraz, VOXekoa amorrarazteko besterik ez bada ere……………. #ejem #egizueeuskarazmesedezetafaborez
— Aiora (@probatxoa) July 12, 2020
.
29. astea
Udalekuak itxi baina lanaldiak mantendu, tabernetako terrazak mantendu, barne turismoa sustatu.
Marroia familia-zaintzaileek jasango dugu. BERRIZ
Horrela ekonomiak ez du sufrituko?
Beti berdinek ordaindu behar dugu, ala!?
Ez nago haserre, nago bonba bat jartzeko moduan.— ? Aintza Muguruza ?? (@aintzanemug) July 19, 2020
.
30. astea
Batei diabetesa detektatze bayoe, ze kantau ber zaio?
Es diabético garai onenak.— Uxue Alkorta Iturbe (@usohegalaria) July 21, 2020
.
31. astea
Nafar gazteriaren erantzun argia!#EzDuguErregerik pic.twitter.com/wyH6Ix1jeA
— Koldo Castañeda (@koldocas) July 27, 2020
.
32. astea
E.H. sukarra
lalalala pic.twitter.com/U2oMFImbVc
— Iker Tubia (@ikertb) August 10, 2020
.
33. astea
Euskal Herriko ereserkia une honetan erabakitzea, oraindik senargairik eduki gabe ezkontza eguneko postrea erabakitzea bezalakoa da. #esandut
— Alazne (@txurio) August 14, 2020
.
34. astea
Ate dimentsional kuantiko bat jarri dute N-I errepidean Irura parean. pic.twitter.com/DP1NjGvJBi
— Xabi Otegi Amundarain ? (@Txapisotegi) August 19, 2020
.
35. astea
Aitaren umore beltza: “eskelak begiratu behar ditut. Ia ni nagoen eta ez naiz enteratu”.
Ps. Ez dago.— Goizalde Landabaso (@GoizaldeL) September 2, 2020
.
36. astea
Guraso irudimentsua. pic.twitter.com/Mvf6NSVezl
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 7, 2020
.
37. astea
La terre est plane, dio baten pankartak Tourrean %12ko aldapa zatian
— Luistxo Fernandez (@luistxo) September 16, 2020
.
38. astea
Hau da nire proposamena @euskaraldia ikusgarriagoa egiteko ?
Errazago identifikatuko genituzke #ahobizi eta #belarriprest
Zer deritzozue? pic.twitter.com/Rr4cJItdG7— Miren Larrion (@mirenlarrion) September 27, 2020
.
39. astea
Beno, hemen Euskal Herrian ez dugu Securitas holakorik behar. pic.twitter.com/VhrUIhXONr
— Patxi Txokarro (@PTxokarro) September 29, 2020
.
40. astea
Gogoratzen duzue eskola hasi zenean kexuz ibili nintzela kurtso hasierako bileran aita bakarra zegoelako eta beste guztiok amak ginelako? Gaur futbol taldeko bilera izan dugu eta EZ DUZUE ASMATUKO ZER GERTATU DEN!
— Atxur con kako (@la_bicha_bola) October 6, 2020
.
41. astea
Iturgaitz Teleberrian; benetan liluratu egiten nau, zein gogotsu ekiten dion euskaraz hitz egiteari, daukan hizkera mugatua daukala ere (denona ere bada mugatua, bestalde); egitera lotsagatik ausartzen ez direnek egingo balute, euskararen erabilerak gora egingo luke ikaragarri.
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) October 8, 2020
.
42. astea
Zenek esan behar ziten nei pardeljasotzailea izan behar zala. pic.twitter.com/lpyTEQ7WAW
— IbonZS (@Ibonzs) October 19, 2020
.
43. astea
Besarkatu nazazu Eusko Jaurlaritzak euskeratik eta euskeraz lan egin arte.
— earra, (@JoxemieI) October 30, 2020
.
44. astea
Trump etxera Biden.
— Antton Telleria (@antton_telleria) November 6, 2020
.
45. astea
KATA-LO-GATUA pic.twitter.com/bKRbJF9IX3
— ?borxa a??is?ti?mu???o? ?? {tho/berori} (@protoeuskaldun) November 13, 2020
.
46. astea
Euskaraldia, egiten duguna gara.
Ibarrekolanda institutuko ikasleek egindako esketxa, gustatuko zaizue. pic.twitter.com/NyzeBQE5s6— pedrozuberogoitia (@pedrozuberogoit) November 21, 2020
.
47. astea
Zenbat jende, ahobizi txapa jantzita, ETBn erdara garbian. Ez dut ulertzen, benetan
— Alberto Barandiaran (@abarandi) November 29, 2020
.
48. astea
Heldu den urterako proposamena: AHTaren aurrekontua zientzian inbertituko dugu -adibidez-, eta Eguberrietan trenerako sosa biltzeko maratoia eginen dugu.
— Santi Leoné (@Alferrikaldua) December 2, 2020
.
49. astea
ZakiLABI esanda dago? pic.twitter.com/VKpaGICjrH
— Estitxu GaraiArtetxe (@egarai) December 10, 2020
.
50. astea
Zeinek erran zuen Euskadin Rock’n Rollak ez zuela inoiz dirurik emanen ? ZEINEK ? ? pic.twitter.com/bzbX1xvz6y
— Fred Berruet (@fred_berruet) December 18, 2020
.
51. astea
? IKUSGARRIA! “Sabela betea daukat/Eta Besteak hor konpon”
R. González: 97.970,65 €
U. Rementeria: 101.964,64 €
M. Olano: 86.078,72 €???? Ez dakit nork erabakitzen dituen abestiak/kantariak ETB1eko gabonetako saioan, baina guztiz asmatu du. Behin eta berriro ikusteko modukoa pic.twitter.com/2sQHkd7xhR
— Imanol Nieto (@ImanolNietoCasa) December 25, 2020
.
52. astea
Norbaitek atornilla dezala goiko auzokideen ohea, mesedez.
— Erik Gartzia (@erikgartzia) December 30, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko astez aste