[Txiorik Onena] 2020ko 41. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 41. astea –
Urteko 41. astea ere utzi dugu atzean.
Asteon, hauexek dira hautatutako txioetan jorratu diren gaiak: telefono bidezko artatzeak, Iturgaitzen ahalegina, hibrido entxufagarriak, gaupasa berriak, peze-erreak, Pilarika eta, AHT vs. Marte.
Joan den asteko sortatik @la_bicha_bola txiolariarena izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Medikuak gu telefono bidez artatzearen gabeziak agerian geratzen ari diren honetan, aseguru pribatuak kontsultak bideodeien bidez egitea zein ona den saldu nahien… eta askok sinetsi egingo du, etorkiuna dela pentsatuta.
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) October 7, 2020
Iturgaitz Teleberrian; benetan liluratu egiten nau, zein gogotsu ekiten dion euskaraz hitz egiteari, daukan hizkera mugatua daukala ere (denona ere bada mugatua, bestalde); egitera lotsagatik ausartzen ez direnek egingo balute, euskararen erabilerak gora egingo luke ikaragarri.
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) October 8, 2020
Automobilen publizitateetan “hibrido entxufagarria” entzuten dudan bakoitzean, pertsona askoren definizio nahiko zehatza dela pentsatzen dut.
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) October 9, 2020
01:30tan etxeratzea da gaupasa berria.
— Maia (@maianaiz) October 10, 2020
PC Erre pic.twitter.com/PGKz1KgfF8
— Jon Plazaola (@PlazaolaJon) October 12, 2020
Guardi zibilen kuartela.
Pilarika. Koronela.
Datorren urtean Tuteratik
behera ospatu deiela.#AldeHemendik #Pilarika #Bertsolaritza #KoplaTweet #Koplatuink— Mauriziari keinuke (@MKeinuke) October 12, 2020
Lehenago ikusiko dugu jendea Marten, AHTan baino #esandut
— Urtzi Odriozola (@urtzai) October 13, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Gogoratzen duzue eskola hasi zenean kexuz ibili nintzela kurtso hasierako bileran aita bakarra zegoelako eta beste guztiok amak ginelako? Gaur futbol taldeko bilera izan dugu eta EZ DUZUE ASMATUKO ZER GERTATU DEN!
— Atxur con kako (@la_bicha_bola) October 6, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 41. astea