[Txiorik Onena] 2020ko 34. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 34. astea –
Urteko 34. astea ere joan zaigu, eta txio sorta berri batekin gatoz.
Asteon, Borboi zaharraren ihesa, txerri abertzaleen aldarria, ate dimentsional kuantikoak, tabernak eta gazteen hezkuntza, Nafarroako 666 irakasleak, alarmak eta txirrindulariak izan ditugu mintzagai.
Joan den asteakoetatik @txurio txiolaria izan zen bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Juan Carlos ft. Gontzal Mendibil:
ARABIAN BAGARE
— Antton Telleria (@antton_telleria) August 17, 2020
-Zerdiyo txerri abertzale batek?
-Ikurrin, ikurrin— iker Lauroba? (@ikerlauroba) August 18, 2020
Ate dimentsional kuantiko bat jarri dute N-I errepidean Irura parean. pic.twitter.com/DP1NjGvJBi
— Xabi Otegi Amundarain ? (@Txapisotegi) August 19, 2020
Uda hondarreko egun pandemiko hauetan, iruditzen zait gehiago baloratzen dela tabernak eta jatetxeak zabalik egotea haurren eta gazteen hezkuntza aurrera ateratzea baino, halako gizarte batean bizi naizela, eta horrek auzolotsa ematen dit, besteak beste#IritziEzPopularra pic.twitter.com/tjb2PKaiq0
— i.hitzek (@ihitzek) August 23, 2020
Hezkuntzak Nafarroan kontratatu behar omen dituen 666 irakasleek hau dute amankomunean deabruarekin: ikusten dudalarik sinetsiko dudala.
— Santi Leoné (@Alferrikaldua) August 24, 2020
– Zu ondo bizi zara edo alarma jartzen duzu? #mikroipuina
— Idoia Torregarai (@bootxo) August 24, 2020
Ez dakit Santiagoko bidea egiten ibiliko ote den, baina bistan da nekatu dala kanpin denda txukun batzeaz ? pic.twitter.com/66Sq3cBVPG
— xabi urzelai (@xurze) August 25, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Euskal Herriko ereserkia une honetan erabakitzea, oraindik senargairik eduki gabe ezkontza eguneko postrea erabakitzea bezalakoa da. #esandut
— Alazne (@txurio) August 14, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 34. astea