[Txiorik Onena] 2020ko 11. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 11. astea –
Urteko 11. astea da joan zaiguna, eta hemen laburtu nahi duguna.
Asteon, suposa dezakezuenez, apenas jorratzen da gai bakarra hautatutako txioetan. Koronabirusaz gain besterik izan da ordea, poesia eta Urkullu, edo Urkullu eta poesia.
Joan den asteko sortatik, Mauriziari Keinuke kontuak jaso zituen bozka gehien.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Koronabirusa halaxe ikusi dut:
Hastapenean denak Deskoronatzen.
Eta orain Akoronatuta.— jon garmendia (@txuriya) March 10, 2020
A, honen inguruan ere badakizuela
— Beñat Sarasola (@bsarasola) March 12, 2020
Tranbia erdi hutsik alboan jesarri zait emakumea. Poesia irakurtzen ari naizela ikusi duenean hasi da bera ere irakurtzen. Niretik. Hirugarren poema gustatu zaio eta orria pasatzerakoan esan dit “itxaron, hau ona da”.
— Goizalde Landabaso (@GoizaldeL) March 12, 2020
— Josu Kristo (@josukristo) March 12, 2020
Igogailuetan sartzeak itolarria ematen badizu, ez esan klaustrofobikoa zarela, “orona-birusa” daukazula baizik
— Beñat Hach Embarek Irizar (@hatxen) March 13, 2020
Jendea konfinamenduan: Gaur liburu bat irakurri dut, madalenak egin ditut, dokumental super interesgarri bat ikusi dut eta ukelelea jotzen hasi naiz.
Ni: Azkazalak moztu ditut.#etxeangeratu— Idoia Torregarai (@bootxo) March 14, 2020
-nik Melillan egin nuen sodaduzka
-nik grisen aurrean egin nuen korrika
-zure adinean 5etan altxatzen nintzen lanera joateko
-nik 2 eta 5 urteko seme-alabak nituen koronabirusaren berrogeialdian pic.twitter.com/l89nabkOPf— Unai (@unaimy) March 16, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Urte dana parez pare
nahi dot izan burujabe
martxoak 8 ez baita nahiko
martxoak 9 gabe#Martxoak8 #emakumearennazioartekoeguna #bertsolaritza #koplatweet #koplatuink— Mauriziari keinuke (@MKeinuke) March 8, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 11. astea