Navarra Suma kulturen arteko bizikidetzaren eta euskararen aurka agertu da Burlatan

Navarra Suma kulturen arteko bizikidetzaren eta euskararen aurka agertu da Burlatan –

Navarra Suma kulturen arteko bizikidetzaren eta euskararen aurka agertu da Burlatan

Joan den legealdian Burlatako Udalak Kultura-Aniztasun eta Migrazioen izeneko zinegotzigoa eta zerbitzu publikoa jarri zuen martxan. Bere helburuen artean honako hauek zeuden: Auzokide berriei harrera egitea; gizarteratzea eta pertsona guztiei eskubide guztiak bermatzea; kulturen arteko bizikidetza bultzatzea edo edozein motatako diskriminazio eta arrazakeriaren aurrean sentsibilizatzea eta salatzea.

Sorrerako dokumentuan, halaber, bi hizkuntza ofizialak, gaztelania eta euskara, ikasten laguntzearen garrantzia jasotzen zen, inklusioa eta bizikidetza errazteko. Gogoan zuten euskararen egoera minorizatua, eta Udalak herritar guztien aukera berdintasuna bultzatzeko neurriak hartzeko duen betebeharra, euskara ezagutu eta ikasteko orduan. Horrela, gaztelania ikasteko taldeak jarri ziren martxan, euskararako hastapen ikastaroak egin ziren edo liburuxkak argitaratu ziren hainbat hizkuntzatan (gaztelania, euskara, arabiera, errumaniera, errusiera, wolof, ingelesa, frantsesa …), D eredua bultzatzeko jatorri desberdinetako pertsonen artean ere.

Legealdi honetan, ordea, Navarra Sumak D eredua sustatzeko kanpaina eta liburuxka zentsuratzea erabaki du, bere euskarafobia ezagunarena baino azalpen handiagorik eman gabe. Erabaki horren bidez, euskara ikasteko eskubidea oztopatu nahi zaie liburuxkaren hartzaile ziren pertsona migratzaileei eta jatorri desberdinetakoei, eredu eleaniztun horretan matrikulatzeko aukera-berdintasuna ukatuz.

Gogora ekarri behar da Udalak eskatutako eta NUPeko Gizarte Laneko Departamentuak egindako “Burlatako bizikidetzari buruzko diagnostiko soziala” ikerketan euskara integraziorako tresnatzat hartzen dela, argi eta garbi jatorri guztietako herritarren artean, eta administrazioek bultzatu behar dutela haren irakaskuntza.

EH Bildu izan da otsailean Burlatako Udalaren aurkako salaketa hori egin duena. Ongi zegoen Burlatako Udalak aurreko agintaldian egindakoa.

Tamalez, Iruñeko Udalak jarrera bera ez zuen izan laukoaren garaian (EH Bilduk alkatetza edukita). Orduan, batere sentsibilitaterik ez zuen erakutsi udal gobernu taldeak horren inguruan. Are gehiago, aurkako jarrera erakutsi zuen.

Navarra Suma kulturen arteko bizikidetzaren eta euskararen aurka agertu da Burlatan

Administrazioan Euskaraz Taldea