[Txiorik Onena] 2019ko 6. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 6. astea –
Urteko 6. asteko txio sortarekin gatoz.
Asteon, zazpi txioko sortak lantzen dituen gaien artean daude katarroak eta sarrerak, aho itxiak eta ertzainak, andre eta jabeak, etorkinen saiakerak, gune erdaldunetako saldak eta kale borroka marxistak.
Pasa den asteko txioen artetik, Nerea Arrien txiolariarena nabarmendu da, alde handiarekin gainera.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Oharra: atzoko bileran norbaitek katarroa utzi zuen ahaztuta.
Neuk daukat.
Hurrengoari pasatuko diot.
Ez horregatik.#tontamentian— Irati Iciar #ahizpa (@IratiIciar) 2019(e)ko otsailaren 5(a)
Horrela hasi nintzen ni. Gero burusoil. https://t.co/CcuLvnKw2j
— U??? R?d?ig?ez (@SnOiD_JaUnA) February 5, 2019
"Izan ahobizi denekin!
Izan ahoitxi ertzainekin!"Jaurlaritzaren kanpaina baterako lelo egokia. #ErrealitateraEgokitzen
— Martin Kitto (@martin_kitto) February 5, 2019
Andre eta jabe. @goiena hizkera parekidean. pic.twitter.com/sjq1EAM3zC
— Elena Laka Muñoz (@ElenaLaka) February 8, 2019
Saiakera ustela… Ez da azkena izango.
Frustrated attempt… won't be the last one.#Migrants #Hope #Borde #Police pic.twitter.com/JgwitW7Wir— Gari Garaialde (@GariGaraialde) February 8, 2019
Bitxikeria linguistiko bat: azken egunotan hiru taberna erdaldunetan (karteleria oso erdara hutsean zuten hirurek ala hirurek) izan naiz, Bilbon, Derion eta Etxebarrin. Baina hiruretan salbuespen bera zuten: Salda dago … zergatik irabazi dugu borroka hori eta ez beste batzuk?
— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) February 9, 2019
Azterketak zuzentzen, honako hau aurkitu dut: "Marxen ustez kale-borroka da Historiaren motorea".
— pedrozuberogoitia (@pedrozuberogoit) February 11, 2019
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Banekien fedeak tranpa zeukala: garabiaz igotzen dira zerura. pic.twitter.com/Q0EJrXqR0M
— Nerea arrien (@Nerearrien) 2019(e)ko urtarrilaren 31(a)