Ez naiz damutzen maitasun honetaz

Ez naiz damutzen maitasun honetaz –

Ez naiz damutzen maitasun honetazArgentinan “beltz” hitzak bi aurpegi dauzka. Alde batetik, hitz maitagarri bat izan daiteke; esaterako, heldu batzuek horrela bere lagunei deitzen diete (“negro/a”, “negrito/a”, “negri”). Ezizena maitagarria denez, gure pertsonaia ospetsu batzuei horrela deitzen diegu: la “negra” Sosa, el “negro” Maradona eta abar. Beste aldetik, Afrikatik ekarri zuten populazio beltza eta bere ondorengoak ezabatu genituen. Duela gutxi horri buruz ikertzen ari da; baina, egia esan, esanahi gutxiesgarriak horrekin lotuta daudela pentsatzen dut. Beraz, haiei beraien historia itzultzean, esamolde horiek aldatzen saiatzen gara (“lan beltza” edo “diru beltzaz” ilegalak edo ez erregistratuak direlako).

Horretaz gain, hitz hori politikarekin lotuta dago. Lehenengo peronismoaren aurretik, Buenos Airesen barruko migrazioa iritsi zen, oro har, lurraren seme-alabak ziren. Une horretan, Buenos Aires Hego Amerikako Paris deituta zen. Beraz, etorkin horiek gaizki ikusita zeuden, Buenos Aires “zuria” zelako. Hortik, “cabecita negra” mespretxuzko ezizena agertu zen horiei buruz hitz egiteko. Gero, peronismoak langile klase horri atea ireki zion eta Eva-k bere jarraitzaileei “descamisados” eta “grasitas” deitzen zien. Peronismoak zentzu txar hori on bihurtu zuen.

Hasieran, azalarekin lotuta zegoen arren, “beltz” hitza langile klasearekin lotu zen. Denboraz, peronismoaren barruan, erdi klasea agertu zen; peronismoaren kontua igoera soziala zen eta horrekin lotuta lan-eskubideak. Hortaz, azal koloretatik klase batera, klase horretatik ideologia batera… hitz horren bidea izan zen. Dakigun bezala, diruak zuritzen gaitu eta, Argentinan, ideologiak beltz gaitzake; peronista bazara, noski, beltza; antiperonista bazara, ez.

Eta hortik ezberdintasuna ikus dezakegu. Leku batean eskubideak eskatzen eta defendatzen ditugunok gara; beste leku batean meritokrazia eta benefizentzian sinesten dutenak. Gu berdinak garela eta justizia soziala beharrezkoa dela pentsatzeak belzten banau, beltza naizela esango dut. Aitzitik, janaria ahotik txiroei beltzen kontra dagoen jendeak kendu diezaieke errurik gabe eta gero FMIri edo zerbitzuen enpresei dirua ematen die, azken horiek lapurrak izan arren.

Politika horiengatik, denok asko galdu genuen. Nire bizitzan gauza batzuk aldatu zirela pentsatzen dudanean, Buenos Airesen gizarte-bazterketa larria  bikoiztu zela gogoratzen dut. Zer esan nahi du horrek? Pertsona batzuek zer janik ez daukatela eta, hortik aurrera, ez daukate ezer. Orduan, Lula kartzelan ikusten dudanean, edo Cristinari buruz gaizki hitz egiten dutenean, beti gauza bera pentsatzen dut: ez digute maitasuna barkatzen.

Ez naiz damutzen maitasun honetaz

Eskola publikoko irakaslea naiz