[Txiorik Onena] 2019ko 15. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 15. astea –
Urteko 15. astea atzean utzi eta zazpi txioko sorta berri bat dakargu.
Asteon, euskal txiolarien artean Korrika izan da gairik txiokatuena, nabarmen. Gainontzean, harriak, plastikozko poltsak, xaboiak eta megafonoak ere izan ditugu mintzagai.
Joan den asteko txio sortatik, Armeria euscadiensis lorea aurkeztu zigun Iñaki Sanz-Azkuerena izan zen bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gero esango dute euskara irakasleak ondobizi hutsak garela, baina jakizue egun bitan SEI ALDIZ ikusi dudala Klika kantaren bideoklipa eta HIRU ALDIZ Txillardegiren dokumentala. #STOPKORRIKA #NAHIKOADA
(Eta bihar, gainera, korrika egitera…)— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) April 9, 2019
B(h)arrikadak pic.twitter.com/5C1KA1DjAU
— JMari Basterretxea Astelarra Portu Zulaika (@SalburuaBerdea) 2019(e)ko apirilaren 10(a)
Dendan poltsarik nahi duzun galdetzen dizutenean, zuk ezezko arduratsua eman eta jarraian 13 metrodun tiketa ematen dizutenean :____
— Idoia Torregarai (@bootxo) April 13, 2019
Azkenean neurri gogorrak hartu dituzte Tabakaleran oihuka eta korrika ibiltzen diren umeen aurka. pic.twitter.com/xmgSMP1Vpr
— Ander Izagirre (@anderiza) April 13, 2019
Hizkuntza bat dugu ahulguztiduna.#berbak
Ezin espainieratu #ahulguztiduna— Goizalde Landabaso (@GoizaldeL) April 14, 2019
'Klika' egin du, bai. Google Translaten. https://t.co/7K9REBmvqh
— Oihan (@oihantxabarri) April 15, 2019
Eskerrak megafoniadun furgonetak dauden, bestela ez nuke jakingo nori bozkatu.
— txerren (@txerren) April 15, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Argazkiko lorea euskal kostaldean baino ez dugu aurkituko mundu osoan. Armeria euscadiensis du izena, eta maiatzean loratzen da normalean. Normalean diot, aurtengo negu epelak eskema guztiak puskatu dizkigulako. Martxo amaieran aurkitu dugu horrela…#jaizkibel pic.twitter.com/zNbwdURH3I
— Iñaki Sanz-Azkue (@sanz_azkue) 2019(e)ko apirilaren 5(a)