Giza migrazioa

Giza migrazioa –

Gaur egun, mendebaldeko gizartearentzat bidaiatzeko arrazoi handiegirik ez da behar, baina, kasu honetan, aisia eta beharrak banatu nahi nituzke, izan ere, mundu globalizatu honetan, mugek garrantzia irabazi dute. Merkantziak garraiatzeko muga-zerga irekiak nahi ditugun bitartean, etxeko ateek itxita jarraitzen dute.

Giza migrazioa

Horregatik, gogoan izan behar dugu Euskal Herria ere migratzailea izan dela, eta gure arbasoak atzerrira joanak direla. Horren adibide ditugu, arrantzale eta marinelei buruz entzun izan ditugun kondairak. Ez baitira kasualitatea, Red Bay-n, Islandian, Filipinetan edo Hego Ameriketan utzi ditugun aztarnak, ondorio positibo zein negatiboekin: bortxatzeen, gaixotasunen sorreraren, torturen eta lehengaien ustiatzearen isla dira. Ezagunenak Elkano eta Lope de Agirre ditugu.

Gizakiak, beti bezala, nomada izaten jarraitzen du, basamortuko lehorraldia arinduko duen oasiaren bila jarduten duena. Habitat egoki bat bilatzeko eginak gaude, eta, behin aurkitutakoan, bertako ezaugarri klimatologiko, litologiko eta orografikoak aprobetxatzen ditugu. Horrela sortu ziren lehen tribu edo zibilizazioak.

Euskal Herrian, goseteak, gerra karlistak eta Hego Ameriketako lurrazal berriak kolonizatzeko nahiak dinamizatu zuten giza migrazioa, hurrengo belaunaldietako sostengua sortzeko aukeraren ametsak bultzatuta. Irlanda ere horren adibide dugu: patataren gaixotasunak sortutako goseteak eta migrazioak, 2 milioi biztanle galtzea ekarri zuten,eta belaunaldi galdutzat hartzen dute.

Mundu berria zibilizatzera, hilketak, bortxatzeak, gaixotasunen zabalkuntzak, esklabotza… edo artzaintza egitera joan ginenok, gaur egun arrazista bihurtu gara, lurraldetasun faltsuaren ereserkia eskuan dugula. Berriro ere, egoera ekonomikoaren mozkorraldiaren eraginpean gaude. Horregatik, pentsioen arazoa, gazteen langabezia eta lan prekarietatearen arazoa ez dute atzerritarrek sortzen. Erruduna ez da mafiaren eskuetan erori den gaztea, egoera hori sortu duen gizarte klasearena baizik. Horregatik, pedagogia kritikoaren beharrean gaude, izan ere, migrazioaren beharrean gaude; lan egiten duten gazteek etorkizuneko pentsioak ordainduko dituzte, eta aberastasun kulturala sortzeko abagunea da.

Aberastasuna ez baita diruaren metatzea; ezagutzan eta harremanen elkartrukean kokatzen da. Nongoak diren begiratu eta kritikatu beharrean, ikas dezagun Sahararen, Senegalen eta Ekuadorren testuinguru historiko eta kulturalaz.

Giza migrazioa Giza migrazioa Giza migrazioa Giza migrazioa
arbasoak, arrazismoa, Kultura, migrazioak
Ander Otaño

Geografoa eta ikertzailea.

10 pentsamendu “Giza migrazioa”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-04-17 15:25

    beno… bai. Nik ez dizut ezezkorik esango. Migrazioa naturala da, bai. Modo traszendental horretan jartzen bagara, gizaki guztiak bakterioetatik gatoz, pentsa! Migratzea, beste lurraldeak konkistatzea… gizakiak geneetan darama. Zergatik gaizki hartu naturala den gauza bat, ez? Baina orduan nik ez dakit zergatik kexatzen garen Espainiaz? Azken batean tribu indartsuago batekoak dira eta kolonizatu egin gaituzte. Normala da, gizakiak berezkoa du. Azken esaldian diozun bezala, “Nongoak diren begiratu eta kritikatu beharrean, ikas dezagun Espainiaren testuinguru historiko eta kulturalaz”, ez gaitezen urteetan ibili garen moduan (ezjakin batzuk bezala) pikoletoak, militarrak eta politikariak erailtzen ibili.

  • Migratu duten euskaldunak lekuko hizkuntza eta ohituetan integratu dira (aegentina edo Nevada adibidez). Euskal herrira datozten etorkinak ze hizkuntza eta kulturan integratzen dira? Hor dago gakoa eta etorkin versus kolonizatzaile bihurtzea.

    • Ander Otaño
      Ander Otaño 2019-04-18 13:33

      Amerikaren konkistarako prozesuan parte hartze zuzena eduki zuten, Juan de Garay, Lope de Aguirre, Cristobal de Oñate, Juan Martinez de Vergara, Domingo iraida, Legazpi Filipinetan eta Elkano hasieran Afrikan eta gero Amerika eta Asian. Gaur egun, Hego Ameriketako aristokrazioa jatorri euskaldunekoa da, Vicuña, Larrain familiak.

      Amerikara joan ziren Euskaldunak, Hegemonia ekonomikoaren eskuetan erori ziren eta lurren banaketa egin zirenean, ez zituzten kontuan hartu bertako indigenak eta beraz, esan daiteke, lur libreari hesiak jartzen lagundu zutela, bestalde Euskaldunak, ameriketako aristokrazia edo elitea izan direla, horren adibide dugu Antxoarena abizena, dirudun esan nahi duela, Uruguaien biztanleriaren %8a jatori euskaldunekoa da, eta futbol federazioako lehendakaria, presidente ohia eta bere opositorea, euskaldun jatorria dutela. Euskaldunak lur azalera handien jabe egin ziren eta horrek barne esklabotzaren ondorio izan dira, ezin ditugu denak zaku berdinean sartu, hau garbi utzi nahi nuke.
      Migratzaileak, eredu ekonomiko, sozial, kultural edo katastrofe natural edo nuklearrek bultzata migratu dute, migratzea zaila da, eta askotan euskaldunen iritzia dago, egoera ezegonkor horren atzean. Horren adibide , dugu macriren politika ahulkularia Juan Jose Aranguren, Shell multinazionalaren ahulkularia Argentinan, beraz opresioa eta giza errepresioa bultzatu duten batzuk ere Esukaldunak izan dira. Euskal kolonizatzaileak izango lirateke.

      Bestalde herrialdera oso ondo “integratu” zirenak, euskal etxeak irekitzen hasi ziren, integratu beharrean jatorrira begiratzen zien, neri idea hau aberasgarria dela iruditzen zait, nigeriarrek beraien festak beasaingo kaleetan egitea bezala, denetik dago ikasteko, azken finean aberasgarria da.

  • “Arrazista bihurtu gara” Putza, hemen neork ez du arraza aipatu. Bai, ordea, herri honek bere lurrean nagusi izateko eskubidea. Eta egiari zor, zoritxarrez, etorkinen gehiengoak kolono frantses/espainolen paper berbera jokatzen du, baita beren ondorengoek ere.
    Masa-inmigrazio fenomeno honen gainean irakurketa propioa egin behar du abertzaletasunak, errealitate mingotsetik abiatuta

    • Ander Otaño
      Ander Otaño 2019-04-18 13:04

      Arrazista bihurtu gara, eta bai. Herriaren autodeterminazioa eskateko ez duzu egunerokoan segregazioa aplikatu behar. Independetzia eskatzeak ez du esan nahi baztertzea ekarriko lukenik, batez ere aurretik lana eginda dagoenean. Abertzeletasuna Abizen hitzetik dator, eta abizen euskalduna zutenak bakarrik ziren abertzaleak. Kontzeptu toxikotzat hartzen da batik bat, Euskal ekonomiaren garrantzia kanpotik migratutakoengatik bultzatua delako, bai euskal industrializazioan eta gaur egun ere, pentsioak ordainduko dituena atorri atzerritarra dutenak izango direlako. Gaur egun, klase desberdinketa gertzatzen da, edozein arlotan, familia arloan: familia euskalduna izan arren, zaintzaz arduratzen dena Ekuatoriarra denean edo euskal arrantzaz hitz egiten dugunean, arrantzaleak Senegaldarrak direnean eta gainera gure itsasontziak, Alakrana horietako bat, arrain espezien anikilazioa bultzatzen dute afrikan. ( Piratas: la verdad contada de somalia, dokumentala) Afrikan, arrantza da, elikaduraren motorea eta elikadura burujabetza edukitzeko
      pausoa oztopatzen ari gara, beraz hor arrazaeria dago. Beste adibide bat, hego hemisferiotik etorritako mekanikari bat, gaur egungo gizartean lanpostu hobeago bat lortzeko aukera zailagoak ditu, ipar hemisferioko batek baino, naiz eta lan berdina egin. Metaketa prozesua da, zuk deitzen diozun abertzaletasunak bultzatua eta nik deitzen diodan zeharkako arrazakeriak. Multzo desberdinean kokatuko ditu gizarteak edo enpresa buruak. Ez dit balio laguntza ekonomikoa jasotzen dutela esatea, ze askotan gezurra izaten da, laguntza gehien jasotzen dutenak, kopuruari begiratuta, hemen jaiotakoak dira.

      Kolono hitza gaur egun asko erabiltzen da, baina hitzaren deskontextualizazioa gertatzen da, jatorria eta esan nahi zehatza. Kolonoak gaur egun, Afrikan, Ameriketan eta Asian daude, baina ez dira atzerritarrak bakarrik, bertan jaiotakoak ere kolonotzat hartu genitzazke. XIX-XX. mendeko kolonizazioa mendebaldeko sistema hegemonikoa ezartzen zutenak ziren, hauen artean zauden Euskaldunak, bai alde Espainol eta Frantsesean. Etekin ekonomikoa lortu baitzuten. Beste, alde batetik gaur egungo kolonoak, sistema ustelari jarraipena hematen diotenak, dira eta askotan Afrikan, Ameriketan eta Asian jaiotakoak izaten dira, hala ere kutsadura eragina Iparraldeko Herrialdetik etorritako da. Hona etortzen direnak kolonotzat hartzea, historia deskontextualizatzea izango litzake eta ez da justua, guk ezin dugu, hizkuntzaren errua bota, irratia eta euskal kantak kontsumitzen ez ditugun bitartean, arnasgunea izan beharrean, kausa eta efektuaren dinamizatzailea gara.

      Migrazioa prozesu luze eta zaila da, eta hainbat ondorioren erantzuna izan daiteke: gerra ( Sira, Rojiva, Nigeriarrak (Boko Haranek sortua) , hondamendi klimatiko ( aldaketa klimatikoak, ur beharrak, tsunamia), pobrezia … pentsamendu txuritik habiatu ez gero ulertertzen zaila da, eta Gure lurra errespetatzea nahi badugu, testuan jarrita dagoen bezala Ezaugarrietara moldatu beharra dute ( Lingüitiko, klimatiko, kultural …), aurreneko pausoa, guk hauek errespetatzea izango da eta ez bakarrik, aberri eguna, korrika edo honelako ekimen handietan partea hartze bakarrik, eguneroko lana da. Inklusiboak izan behar dugu eta pedagogia kritikoa landu.
      Besterik gabe, eskerrik asko zure komentariagatik.

  • Euskaldunak oso gaiztoak izan ginen, gure bekatuak pekatu behar ditugu, pentsioak ordainduko dituzte, gu aberastera datozte… Betiko sentimentalismoan oinarritutako progrekeriak.

    Suposatzen dut gauza bera pentsatuko zuteela Amerikako indioak Europatik ihes egiten zuten erlijiosoak hara iritsi zirenean (gizajoak, hainbeste jazarpen bizi izan dute…), edo Mexikarrek kolono angloak Texan onartu zutenean (gizajoak, soilik haien familiak bizi ahal izateko lurrak lantzea nahi dituzte…), edo Erromak errefuxiatu godoak Erroman babestu zituztenean (gizajoak, Atilak kanporatutako godoak aukera berri bat behar dute…).

    Gero gerokoak…

  • Euskaldungoa desagertze-bidean da, 500 urteko inperialismoa, makina bat guda eta errepresio, eta etengabeko migrazio-uholdeak direla-eta. Euskaldungoaren erro etnikoaren desagerpenarekin batera itzaliko dira bere arima bereiziaren ondorio izan den milaka urteko tradizio, hizkuntza eta kultura, halabeharrez. Euskaldunak ez garela santu batzuk izan? Euskaldunek ere egin dituztela astakeriak? A ze aurkikuntza! Egon al da santu izan den herririk? Aztekak akaso? edo magrebiarrak? Afrika beltzeko tribuak agian? Gure biziraupena jokoan dagoen honetan ez etorri niri konplexu eta erru santujaleekin. Sotanarik gabeko apaiz gehiegitxo herri hontan.

  • galdera Anderrentzat (Iker) 2019-04-18 21:44

    Ander, Euskaltzaletzat zaitut.

    Galderatxo bat. Euskal Herrira 100.000 etorkin gehiago sartzen badira, Euskal Herria euskaldunago ala erdaldunago izango da? Bai edo ez? Erantzun oso erraza da. {{zure erantzuna eskertuko nuke}}

    Pista emango dizut. Non egiten da euskara gehiago, Azkoitian edo Barakaldon? Non dago euskararekiko sentsibilitate gehiago?
    Eta lotura egin dezazun, non dago immigrazio (espainol) gehiago, Azkoitian edo Barakaldon? >>>korrelazioa oso erraza da, ezta? [jarri zure dogma eta immigrazioarako humanitatea -ulerkorra edonola ere- alde batera]

  • Bestalde, goian esan dizuten bezala, barrabaskeriak tribu, etnia eta nazio guztiek egin dituzte. Bakoitzak bere indarraren eta teknologiaren arabera.

    Gaur egun, ordea, aberatsa izateko, botere militarra edo baliabide naturalak ez dira hain determinanteak. Gizartearen lan eta esfortzurako mentalidadea erabakiorragoa da. Begiratu bestela Hego Korea edo Europa Iparraldeko nazioak (Suedia, Finlandia…).

  • eskema mental itxiak 2019-04-20 18:01

    Ematen du, artikulu hau idatzi duena eta erantzunak eman dituen tipo bera, bakarrik ideologia jakin batetik edaten duela. Ideologia horren arabera, zuriak=txarrak [] beltzak=onak
    euskaldunak=espotzaile gaiztoak [] afrikarrak=esplotatu gixajoak.

    Eskema mental oso itxie, ene ustez. Egin dioten galdera batzuk erantzuteko ez dio ematen, antza.

    Afrikako nazioak duela urte pilo daude deskolonizatuak. Amerikan, 100 urtetik gora. Haiti 200 urte frantsesak bota zituztenetik. Herrialde subiranoak izanda, garatzeko antzeko baldintzak dituzte, baina denek ez dute berdin egin. Zergatik ote?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude