2018ko astez asteko Txiorik Onenak
2018ko astez asteko Txiorik Onenak –
2018. urteak 52 aste izan ditu, eta horietako bakoitzak bere Txiorik Onena gure leihoan; guzti guztiak bildu ditugu sarrera honetara.
Guztira 44 txapeldun izan ditugu, hogeita zortzi gizon eta hamar emakume; gainontzekoak, elkarteen izenean edo izen ezkutuz txiokatzen dutenak. Guztien artean, Mikel Iriarte izan da gure txapeldunetan txapeldun den Martin Kittori aurre egin dion bakarra, biak ala biak lautan izan baitira bozkatuenak. Iker Lauroba eta Draza Mihailovitxek ere lortu dute behin baino gehiagotan garaipena, bitan.
Txapeldunetako batzuk euskal txiosferako izarrak dira, Umapen zerrendetan agertzen direnetakoak, eta asko dira, txiolari txapeldunen artean, kulturgintzan edo beste alor batzuetan ezagunak diren bisaiak ere; aspaldiko zenbait zuzeularirekin batera, Santi Leone eta Gari Garaialde, kasurako.
Bozkatuenetako 33 txiok argazkia zuten, irudiaren eta testuaren arteko hitz-jokoak baitira estimatuenak gure atal honetan: “Lujanbio eta hamarreko txikia”, “Hormak eta harresiak ez ditugu maite…”, “Aste Nagusirako prest! Eta zu?”, “`Ezkerra berdeak’ eta daltonikuek”, “Eta gu, berriz, bertso ttipietan”…
Nabarmendutako txio gehienak umorera lerratutakoak dira, ez denak ordea. Mintzagaiari dagokionez, oraingoan ere euskara izan dugu gai nagusia. Euskaraldiak, esaterako, sortatxoa osatu du gehien bozkaturiko txioen artean (45-48. asteetakoak). Gizabanakoei dagokionez, hitz-jokoak, umorea eta euskara aipatuta, ezin ahaztu Markos Gimeno palindromo egileak ere izan duela bere omenalditxoa, zendu eta gutxira, Txiorik Onenen zerrendan.
.
2018ko Txiorik Onenak
1. astea
Ama-alaben artekoa
– Gripeak jota noz ta ezin muxuik man biyotza, kutsatuko zattut ta ez tut halakoik nahi.
* Nik mango muxua ama! sano sano noz ta holan nik kutsatuko zattut.#Osasuna ta #maitasuna— Nora Barroso (@axala_n) January 4, 2018
.
2. astea
Lujanbio eta hamarreko txikia. pic.twitter.com/eupKw1qIv8
— Antton Telleria (@antton_telleria) January 15, 2018
.
3. astea
Eguzkiaren ibilbidea Urkulu eta Kurtzeberri gainetik. Ezkerretara Aitzorrotz. Kamera 7 hilabetez egon da eta ura sartu zaio #eguzkigrafia #solarigrafía #solargraphy pic.twitter.com/i66iCHpo4i
— X10 (@X10tweet) January 20, 2018
.
4. astea
Irudi batek mila hitz baino gehiago balio du… pic.twitter.com/airBr91CUM
— Josu Waliño (@JWalino) January 24, 2018
.
5. astea
I
D
E
I
AZ
O
R
A
G
A
R
R
IB
A
TB
U
R
U
R
A
T
UZ
A
I
T
:T
X
I
O
AH
O
R
R
E
L
AI
D
A
Z
T
E
A,I
N
O
I
ZI
D
A
T
Z
ID
E
NE
U
S
K
A
R
A
Z
K
OT
X
I
O
R
I
KL
U
Z
EE
T
AA
S
P
E
R
G
A
R
R
I
E
N
AS
O
R
T
Z
E
K
OH
E
L
B
U
R
UB
A
K
A
R
R
A
R
E
K
I
N— JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) February 4, 2018
.
6. astea
Guar goizeko estanpa. Ni baino lehen beste bi. Bi horiek zergatik banandu dira? Zenbat galdera "orrialde" zuri berri baten aurrean… #mikroipuina pic.twitter.com/PhDsfQjsY3
— Xegun Altolagirre (@xenekan) February 7, 2018
.
7. astea
Herri akonplejatua ez bagina, gaurko titularra hau izango zen:
"Arbitro batek 22 jokalari kanporatu ditu euskaraz mintzatzeagatik"— Etxe Doktorea (@Pardeluts) February 18, 2018
.
8. astea
Anna Gabrielek ez zuen Espainiako kapitalera joan nahi, eta Espainiako kapitala dagoen tokira joan da #mikroipuina
— Beñat Hach Embarek (@hatxen) February 21, 2018
.
9. astea
Garaiz askatzen jakin behar da. pic.twitter.com/Zr6HM9mE7U
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) February 26, 2018
.
10. astea
Esaiozu euriari
berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari
gaur ez etortzeko pic.twitter.com/2etxQYupTR— Clara ? ? (@Clarahemeretzi) March 6, 2018
.
11. astea
Oiartzun. 2456. urtea. Pediatra robota jarri dute. Ez du euskaraz hitz egiten. Sofware arazoak omen. #TeknologiaBerriakArazoZaharrak
— Martin Kitto (@martin_kitto) March 15, 2018
.
12. astea
Kartzelunia. #kontzeptugisa
— Martin Kitto (@martin_kitto) March 25, 2018
.
13. astea
@AEK_eus -n nahi zaitugu! pic.twitter.com/VMNGqStDr4
— Panpi Mercapide (@PanpiMercapide) March 29, 2018
.
14. astea
— ikor Kotx (@ikorkotx) April 6, 2018
.
15. astea
Iogur kadukau bat jandot data euskeraz irakurtziarren.
05/3 jarten zauen. Maiatzak 3 irakurri dot nik, eta martxoak 5ien kaduketan zan.?— Aske sentitu! (@marixeruizde) April 9, 2018
.
16. astea
Bi guardia zibil Kataluniako independentista bati kamiseta horia eranzteko eskatzen.#BetaurrekoakJantziGabeIkustenDirenGauzak pic.twitter.com/LS0JA1s5tS
— Martin Kitto (@martin_kitto) April 24, 2018
.
17. astea
Hormak eta harresiak ez ditugu maite… pic.twitter.com/aneHj22cHP
— Andoni Mikelarena (@Andonimik) April 28, 2018
.
18. astea
Ikasle batek: "lan-poztu" idatzi du, eta garai hauetan ez zaio arrazoirik falta.
— Txuma Murugarren (@TxumaMurugarren) May 7, 2018
.
19. astea
Aurtengo Garaipenaren Eguna ospatzeko 2011ko argazki hau dakart.
Konstantin Pronin tankista bielorrusiarra, desfilearen aurretik bere unitateko burkideak itxoiten. Ordubetez itxoin zuen. Ez ziren agertu. Bizirik geratzen zen bakarra zen. pic.twitter.com/1w2DNY2qA7— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda (@Drazmihailovitx) May 9, 2018
.
20. astea
Gurutzatu diren unea galdu dut. pic.twitter.com/cLRTAvx0ii
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) May 15, 2018
.
21. astea
Txillardegi eta Zaplana parez pare Donostiako kaian. Duintasuna eta ustelkeria. 2007/2008. pic.twitter.com/rgRwSZ5Rw7
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) May 26, 2018
.
22. astea
Egun on denoi, gure sormena zapuztu eta denok berdin nahi gaituztenoi izan ezik. pic.twitter.com/Nw6jGUiiWU
— JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) May 31, 2018
.
23. astea
Ezina ekinez egina! Etorkizuna gure esku dago! #GureEskuDago #GizaKatea #basquesdecide #UBIDE #189km pic.twitter.com/yts1s9Dm0c
— Garazii (@GaraziLoiarte) June 10, 2018
.
24. astea
#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/fJdb6DQ8UJ
— Alberto Pradilla (@albertopradilla) June 16, 2018
.
25. astea
Euskararen aurka ?@PPNavarra? Lizarran gaur. Pozten naiz pic.twitter.com/nU9hRoVoQu
— Alberto Barandiaran (@abarandi) June 23, 2018
.
26. astea
Hori ba! pic.twitter.com/H6YsvX7oLZ
— Marijo Deogracias (@desplazatua) June 30, 2018
.
27. astea
–Egun on, barkatu: astopistarako sarrera urrun dago? pic.twitter.com/LAeHnPfSC8
— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) July 7, 2018
.
28. astea
Euskaratik ezin urrunago bizitzea Euskal Herrian + nire "guiri" itxura = komeriak denda batean:
– Hau eta hau, faborez.
– Eeehh…packing? Do-youu…want? (plastikozko poltsa seinalatuz)
– Ez, ez,lasai.
– Fivee…ten.
– Tori.
– Thank you 🙂
– Zuri?#ahobizi meets #belarriready— Maialen Sobrino (@Maia_lehen) June 16, 2018
.
29. astea
Aste nagusirako prest! Eta zu?#donostiakopiratak pic.twitter.com/WmZbjbtdnV
— gorka artetxe (@artetxino) July 14, 2018
.
30. astea
Lehen burgesak eta langileak geunden. Orain denak gara "erabiltzaileak" edo "bezeroak"; klase-elkartasun zein antagonismoa iluntzeko (grebak arrotz eta gure aurkako bezala hartzeko) amarru ideologikoa da hori.
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda (@Drazmihailovitx) July 26, 2018
.
31. astea
'ezkerra berdeak' eta daltonikuek pic.twitter.com/JfOH4pp0S6
— zital@mastodon.eus (@ZiTAL) August 1, 2018
.
32. astea
Nork nori nor pic.twitter.com/BsDYu5s9Fm
— Fito Rodriguez (@fitobornaetxea) August 11, 2018
.
33. astea
Esaztie berunik gabeko gasolinak askoz hobiek diesela.
— iker Lauroba? (@ikerlauroba) August 17, 2018
.
34. astea
Izebra Marikarmen#kontzeptugisa https://t.co/6HmwsbHZ72
— U??? R?d?ig?ez (@SnOiD_JaUnA) August 22, 2018
.
35. astea
Ez dut pentsatu ere egin nahi zer gerta litekeen Donostiako Kontxako bandera Oriok irabazi eta Rivera eta Arrimadas agertuko balira!
No vull pensar què passaria si Orio guanyés la bandera de la Kontxa i Rivera i Arrimadas s'acostessin! (Argazkia: @karkaraeus)
#RiveraQuitameEste pic.twitter.com/wTKUw68pIO— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) August 30, 2018
.
36. astea
Dei iezadazue inuxente ( inuzentzia gero eta gehiago jarrera politiko bat delakoan nago), baina baztertzaileen Hondarribiko atzoko oldarraldia hil-hurren den piztiarena izan zelakoan nago. Zorionak #JaizkibelKonpainia ! Eredu handia zarete!
— Idurre Eskisabel (@idurreski) September 9, 2018
.
37. astea
XXI. mendeko mugimendu sozialak, laburbilduta. pic.twitter.com/ciPPoczmxH
— Garu jat izena ?? (@GaruNaiz) September 17, 2018
.
38. astea
Aurten 50 urte #euskarabatua abian jarri zela.
Mendeurrena beteko duen erakundea da #EuskaltzaindiaMila esker Txillardegi, Monzon, Irigarai, Davant, Intxausti @jakin_eus , frente kulturalekoak eta beste askori.
Hizkuntza bizi eta moderno bat darabilgu orduko haiei esker. pic.twitter.com/B74To7BnYp
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) September 18, 2018
.
39. astea
Urkullu – González – Zapatero
Kinieletan bezala, 1 – X – 2 pic.twitter.com/vpXpLQnj25— Santi Leoné (@ororostorm) October 2, 2018
.
40. astea
Nire herriko drogazaleek oraindik ez dute erabaki ahobizio edo sudurprest izango diren. #drogaldia
— Martin Kitto (@martin_kitto) October 4, 2018
.
41. astea
Bertsolapitza ? https://t.co/2GRD3JVerY
— Iñigo Susperregi (@inigosuspe) October 9, 2018
.
42. astea
'Halako baten gaztea zara ta hurrengoan azkar ibiltzea kirola egiteko modu ona iruditzen zaizu'#gertatzenarida
— Irati Iciar #ahizpa (@IratiIciar) October 18, 2018
.
43. astea
Brasilen bizi den apaiz euskalduna Bolsonaroren alde, apaiz bezala ezin omen duelako abortoa eta 'teoria de genero' defendatzen duenaren alde egon.
Apaiz bezala, arrazista, misoginoa, klasista, homofoboa, belizista eta faxista denaren alde egoteaz txintik ez.— Gari Garaialde (@GariGaraialde) October 28, 2018
.
44. astea
Eta gu, berriz, bertso ttipietan pic.twitter.com/BSrTcPghDD
— Ines Arrue Unanue (@quelqueunmadit) November 5, 2018
.
45. astea
Amak niri:
– Zer da @euskaraldia ren kontu hori?
– 11 egunez Euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzea.
– 11 egunez bakarrik?? Nik 80 urte daramatzat.#ahobizi txapa eman beharko diot.— meskaleroak (@meskaleroak) November 11, 2018
.
46. astea
Amets Arzallusek esan duen bezela, #Euskaraldia'ren egunik garrantzitsuena hamabigarrena izango da!
— JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) November 19, 2018
.
47. astea
Atzo Galdakaoko hospitalean egon nintzen. Euskaraldiko txapa gutxi ikusi nituen. Emaztearekin bazkaltzen nengoela, zerbitzariari galdetu nion ea euskaraz moldatzen zen. Euskararik ez zekiela esan zigun, Bilbokoa zelako. Nire emaztea kubatarra da, eta euskaraz daki. #Euskaraldia
— Ander Lipus (@HutsTeatroa) November 24, 2018
.
48. astea
-Marihuana saltzaileak ez dauka belarrik prest
-Dena erreko zuen, aho bizio itzela du#euskaraldia— iker Lauroba? (@ikerlauroba) November 30, 2018
.
49. astea
M.Gimenori:
Aise opari bat esana
idazti huts eta letraka
dolu zeken, zai.
Nori?libru zarra honi
mugen aire
uso izar Gimenoi
Azti zutar, errua ozta.
Atzo aurreratu zitzaion
emigrazio su eria.
Negu min
oharra zurbil ironiaz.
Neke zulo da kartela
testu hitz adian ase
ta bira poesia! pic.twitter.com/so2FLOp9GX— bigara (@bigarabi) December 8, 2018
.
50. astea
Nere alabak badaki:
?? Zein den Olentzero
?? Sagutxo Perezen jatorria
?? Nondik datozen umeakKomuneko papera nik aldatzen dudala jakitean, flipatu egingo du. pic.twitter.com/Au80x7B1Wz
— JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) December 16, 2018
.
51. astea
Errazagoa da meteorito bat ikustea , Berri Txarrak-en azken kontzerturako sarrerak lortzea baino. @berritxarrak
— Jon Diaz de Mendibil (@jondiazddm) December 23, 2018
.
52. astea
Donostia lekuz aldatu behar dute? pic.twitter.com/OriT6ISj78
— Ketxus (@Ketxus1) December 25, 2018