[Txiorik Onena] 2018ko 8. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 8. astea –
Atzean utzi berri dugun astea dakargu, urteko zortzigarrena, zazpi txioko sortatxo batean laburtua, ohi dugun legez.
Asteon, aukeratu ditugun txioetan jorratutako gaien artean, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, pentsiodunen borroka, bertsolariak eta adierazpen askatasuna, Anna Gabriel eta garbigailuak ditugu hizpide.
Eta aparte, Putin euskara batuaren alde agertu zaigu, eskerrik!
Joan den asteko sortatik Gandul & Tokapelotas txiolaria izan da bozkatuena, Nerea Ibarzabalekin izandako lehia estuaren ostean.
Eta asteon…
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ez zineten ondarrutarrez ari, ezta!? ezta!!?? pic.twitter.com/kX4b6MyjhP
— Gandul & Tokapelotas (@barrebeltz) 2018(e)ko otsailak 19
Lan egiten duzun egunkaria itxi, zure zuzendari eta lagun direnak atxilotuta eraman eta langileen determinazioa: "Gaur bertan egunkari bat egin behar dugu". Txalo eta miresmena. #egunkaria15
— Aiora (@probatxoa) February 20, 2018
Galtzerdi galduen unibertsora atea zabaltzen duzunean pic.twitter.com/bXth7cR2ly
— Unai Gorrotxategi (@ishikawa_) February 20, 2018
Ez dakit honetaz pentsatu dugun, baina litekeena da lehenago edo beranduago bertsolariren bat espetxera joatea #Valtonyc
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) February 21, 2018
Anna Gabrielek ez zuen Espainiako kapitalera joan nahi, eta Espainiako kapitala dagoen tokira joan da #mikroipuina
— Beñat Hach Embarek (@hatxen) February 21, 2018
Gorazarre gure zaharrei! pic.twitter.com/iy5Kfcftao
— Igør Elortza Aranoa (@ielortza) February 22, 2018
Hau iritsi zait wassapera. Egun eder bat izango da #EskerrikEzEskerrikAsko pic.twitter.com/WpVK0oZGin
— Mikel Alvarez (@theindezents) February 24, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Herri akonplejatua ez bagina, gaurko titularra hau izango zen:
"Arbitro batek 22 jokalari kanporatu ditu euskaraz mintzatzeagatik"— Pardeluts (@Pardeluts) February 18, 2018