[Txiorik Onena] 2018ko 48. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 48. astea –
Urte bukaerara hurbiltzen goazela eta, abenduan sartuta, urteko 48. astea ere atzean utzi dugu jada.
Asteon, jorratutako gaien artean daude bukatu berri den Euskaraldia, Mikel Laboa eta musikariak, tren bidaiak eta Gasteizko egunsentiak, sozialistak eta noriak, eta kalapita sortu duen Korrikaren kantua.
Joan den asteko txio sortatik, Ander Lipus antzerkigileak jaso du saria, Euskaraldiari buruzko txio bati esker.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Bitxia da nola txapa txiki batek segundu bakarrean ezezaguna ezagun bihurtu dezakeen
— Ibarra (@anndreea_29) November 26, 2018
Lezo/Errenteria-Andoain tren bidaia 7 argazkitan pic.twitter.com/AeTmnR3yGH
— Ainara Lasa Perez (@ainariss) November 28, 2018
#Egunsenti ederra gaur ere #Gasteiz aldean pic.twitter.com/5e1IPsdV8U
— Alejo (@GarunaBorBor) November 29, 2018
-Marihuana saltzaileak ez dauka belarrik prest
-Dena erreko zuen, aho bizio itzela du#euskaraldia— iker Lauroba? (@ikerlauroba) November 30, 2018
Ze ederra izan den gaur ikustea zenbatetaraino kontsideratzen diren gure musikari ta kantuegileak…
Hil ondoren…
— Aguxtin Alkhat (@Laharraga) December 1, 2018
Sozialistak noria gainean beldurra pasatzen. Beraiena da argazkia. pic.twitter.com/mQ2tBPwScn
— Mikel Iturria (@iturri) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
Zure mutil lagunak:
—Zure amona sumintzen badu bere jarrerarekin
—Taberna berrietara eramaten bazaitu
—Hainbeste urteren ostean erlazioari gauza berriak ekarri badizkio
—Zure lagunen kritikak jaso behar izan badituOrduan ez da zure mutil laguna, Korrikako abestia da.
— Oihan Txabarri (@oihantxabarri) December 2, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Atzo Galdakaoko hospitalean egon nintzen. Euskaraldiko txapa gutxi ikusi nituen. Emaztearekin bazkaltzen nengoela, zerbitzariari galdetu nion ea euskaraz moldatzen zen. Euskararik ez zekiela esan zigun, Bilbokoa zelako. Nire emaztea kubatarra da, eta euskaraz daki. #Euskaraldia
— Ander Lipus (@HutsTeatroa) November 24, 2018