[Txiorik Onena] 2018ko 46. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 46. astea –
Urteko 46. astea da atzean utzi berri duguna.
Ohi bezala, zazpi txioko sorta berri bat dakargu joandako astearen laburpen gisara. Jorratu diren gaien artean, bidegorriak eta erromantikoak daude, Artze eta etorkinak, baita garbigailuak eta txapelak ere. Eta nola ez, euskaraldia.
Joan den asteko sortatik Meskaleroak txiolariarena izan da txiorik bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Maiztasun handieneko lau galdera unibertsalak hauek dira, azken inkesten arabera: Nondik gatoz? Nor gara? Nora goaz? Non du jarraipena bidegorri honek?
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) November 13, 2018
Erromantiko berriak pic.twitter.com/FSEgxlHNyv
— txerren (@txerren) November 14, 2018
Ez dakigu Joxean ala Jesus Mari izan den: pic.twitter.com/0Pg9W8k3Ao
— ?Ana Morales ? (@AnaisNi) November 16, 2018
Aste hontako @argia ko zinta. #inorezdailegala pic.twitter.com/wZbuv1YTMm
— Adur (@AdurLarrea) November 16, 2018
Hainbeste buelta, azkenean botaka egin du! pic.twitter.com/h3I4BYnln0
— Goio Arana (@goioarana) November 17, 2018
“Campeón” eta “Cuatro y medio” ederki bordatuta Ezkurdiaren txapelean. Eskerrak, bestela “txapelduna” eta “lau eta erdi” zer diren ez zuten asmatuko, ez Arbizun, ez Amezketan #AltunaEzkurdia
— IñakiGaldosIrazabal (@inakigaldosira) November 18, 2018
Amets Arzallusek esan duen bezela, #Euskaraldia'ren egunik garrantzitsuena hamabigarrena izango da!
— JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) November 19, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Amak niri:
– Zer da @euskaraldia ren kontu hori?
– 11 egunez Euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzea.
– 11 egunez bakarrik?? Nik 80 urte daramatzat.#ahobizi txapa eman beharko diot.— meskaleroak (@meskaleroak) 2018(e)ko azaroaren 11(a)