[Txiorik Onena] 2018ko 45. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 45. astea –
Urteko 45. astea igaro berritan, zazpi txioko sorta berri batekin gatoz.
Asteon, txioetan jorratutako gaien artean dira futbola eta txikiteoa, ereserkiak eta justizia, zeruak eta panpinak; baita Euskaraldia ere!
Joan den asteko txio sortatik Ines Arruerena izan da bozkatuena, Urkullu Lehendakaria ageri duena, Argentinan txistua jotzen.
Ea oraingoan zein gustatzen zaizuen gehien. Eman botoa!
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Eta bien bitartean, nere mugikorrean… pic.twitter.com/9lRpKEaoMf
— JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) 2018(e)ko azaroaren 6(a)
-Uste nuen txikiteoa lagata zenuela.
-Bai, lagata daukat. Orain sagardoa edaten dut#BenetakoElkarrizketa #txikiteoa #SagardoakEzDuAlkoholik— leire narbaiza arizmendi (@txargain) November 6, 2018
Alavesaren erreserkia EUSKARAZ!!
????Bultza gogoz, aurrera Deportivo
Bultza gogoz, sekula amore eman gabe
Ihardunean garaipenaren bila
Zure loria haziz eta hirikoa ere?????? pic.twitter.com/ip5heR4ylm
— Miren Larrion (@mirenlarrion) November 7, 2018
"Eta orain, norengana jo behar dugu justiziatik libra gaitzan?". Nolako begia Castelaok! pic.twitter.com/LnPWMasHUs
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) November 7, 2018
Gaur gaueko espektakulua zeru polarrean ? pic.twitter.com/AMyEUJP4Un
— Euskaldun bat Artikoan (@artikoan) November 10, 2018
Amak niri:
– Zer da @euskaraldia ren kontu hori?
– 11 egunez Euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzea.
– 11 egunez bakarrik?? Nik 80 urte daramatzat.#ahobizi txapa eman beharko diot.— meskaleroak (@meskaleroak) November 11, 2018
35 urte inguru dituen panpinari ilea moztu dio alabak:
-Zergatik moztu diozu ilea?
-Ama, berak eskatu dit
Eta zer erantzun jakin gabe geratu naiz #ezdahaingaizkigeratu pic.twitter.com/Hyptr8hQTR— ainhoa sagredo (@ainhoaso) November 11, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Eta gu, berriz, bertso ttipietan pic.twitter.com/BSrTcPghDD
— Ines Arrue Unanue (@quelqueunmadit) 2018(e)ko azaroaren 5(a)