[Txiorik Onena] 2018ko 43. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 43. astea –
Urteko 43. astea da atzean utzi berri duguna, eta ohi bezala, zazpi txioko sortan laburtu duguna.
Asteon, txioetan jorratu diren gaien artean daude piropoak eta ordu aldaketa, eskailerak eta lainoak, atzekoz aurrera irakur daitezkeen markak eta musika, baita hauteskundeak izan berri dituen Brasil ere.
Joan den asteko sortatik, Irati Iciarren txioa izan da bozkatuena.
Eta asteon, zein duzue azpiko sorta honetatik txiorik gustukoena?
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Egin memoria eta pentsa gizon nagusi batek ikutu/piropo bat bota zizun lehenengo aldian zenuen adinean.
Pedofiliaren kulturaz ari garenean, honi buruz ari gara ere.
— Eva (@Eva__96) October 25, 2018
Gaur goizeko irudia. Andoaingo Arantzibia plazara doan amonatxoak bi lagunen beharra du eskilara guztiak igotzeko. Nora doa? Gipuzkoako Foru Aldundiak dependentzia maila neurtzeko duen 'Balorazio Zentro'ra #Aldrebeskeriak pic.twitter.com/XXTQFgk3ro
— Joni Ubeda (@joniubeda) October 26, 2018
Zahartzea, "ze ondo, ordubete gehiago parrandarako" esatetik, "ze ondo, ordubete gehiago lo egiteko" esatera igarotzea da. #horihalada
— Imanol Magro (@Imagreto) October 27, 2018
Donostia gaur arratsaldez pic.twitter.com/fKbztfkX3U
— Andoni Canellada (@ACanellada) October 27, 2018
Gaur ilobak (12 urte, donostiarra) esan dit ezin dituela SALOMON markako zapatilak jantzi NOMOLAS irakurri daitekeelako.
Nerabeak— Aintzane Muguruza (@aintzanemug) October 28, 2018
Brasilen bizi den apaiz euskalduna Bolsonaroren alde, apaiz bezala ezin omen duelako abortoa eta 'teoria de genero' defendatzen duenaren alde egon.
Apaiz bezala, arrazista, misoginoa, klasista, homofoboa, belizista eta faxista denaren alde egoteaz txintik ez.— Gari Garaialde (@GariGaraialde) October 28, 2018
“Arranca la semana más musical de Euskadi”, Teleberrin. Urteko beste aste guztietan musikarik ez delako egoten, akaso. Edo egoten bada txikitasunetik egina delako, segurazki. #itzalimtv
— Ander Mujika (@ander_muji) October 29, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
‘Halako baten gaztea zara ta hurrengoan azkar ibiltzea kirola egiteko modu ona iruditzen zaizu’#gertatzenarida
— Irati Iciar #ahizpa (@IratiIciar) 2018(e)ko urriaren 18(a)