[Txiorik Onena] 2018ko 40. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 40. astea –
Urteko 40. astea ere atzean utzi eta udazken sartuak gara, bete-betean.
Asteon, betiko legez, zazpi txioko sorta bat aukeratu dugu, eta asteko laburpen gisara eman. Gaien artean, energia aurrezteko aholkuak eta birziklapenaren ajeak, emotikonoak eta istripuak, baita drogazaleak eta intsumituak edo Cabaret bihurtutako liburutegiak ere.
Joan den asteko txio sortatik, aspaldiko lagun batena izan da bozkatuena, Santi Leoneren kiniela.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gogoratu Repsolen aholku hau etxeko sofan botata zaudenean eta tinbrea jotzen dutenean. pic.twitter.com/X2lXJgIXVH
— Bitor (@bitoralonso) October 2, 2018
Istripuak gertatu egiten dira, jendea hil egiten da. Kontua da zergatik, zertarako, noren alde eta noren kontra. #AHT
— Josu Goiko (@josu_goiko) October 2, 2018
Oraindik ez dugu lortu Euskal Herria ordezkatuko duen emotikonoa, baina bitartean atera berri duten hau bada zerbait. pic.twitter.com/NvHfA3GRy0
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) October 3, 2018
Nire herriko drogazaleek oraindik ez dute erabaki ahobizio edo sudurprest izango diren. #drogaldia
— Martin Kitto (@martin_kitto) October 4, 2018
Eskuetatik joaten ari zaigu birziklapenarena ? #Usurbil pic.twitter.com/yW5gdROezK
— Idoia Torregarai (@bootxo) October 4, 2018
#Xelebrekeriak pic.twitter.com/vydRifTEGQ
— TzaneAgur (@TzaneAgur1) October 4, 2018
25 urte pasa dira, baina Nafarroa Intsumituak badirau! pic.twitter.com/UKDVB6bJ3w
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) October 6, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Urkullu – González – Zapatero
Kinieletan bezala, 1 – X – 2 pic.twitter.com/vpXpLQnj25— Santi Leoné (@ororostorm) 2018(e)ko urriaren 2(a)