[Txiorik Onena] 2018ko 13. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 13. astea –
Urteko 13. astea bete berri dugu, Aste Santuarekin batera. Zazpi txioko sorta batekin laburtu dugun astea, azken bi urtetan egin dugun moduan.
Asteon, txioetan mintzagai diren gaien artean daude paretetako leloak, Urkulluren idazkera, eta hiztegia; hitz jokoak, itzultzaile automatikoak…
Joan den asteko sortatik, azken unera arte lehia bizia izan dute @martin_kitto eta Mikel Iriartek. Lehenengoak irabazi du, bigarrenez segidan!
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
?Gaurko eguraldia, ??sentimendu-mingotzen eragile, gaitzestuz, goibeltasun zerutiar buru gainean dudala eta patuak esleitutako sentiberatasun apurrei halamoduz eutsiz, aste sainduak ekarri egingo digun oporraldia alaitasun bakarra, jeiki egin naiz
— Santi Leoné (@ororostorm) March 28, 2018
@AEK_eus -n nahi zaitugu! pic.twitter.com/VMNGqStDr4
— Panpi Mercapide (@PanpiMercapide) March 29, 2018
Eguna amaitu baino lehen fuerte txiokatu behar nuen…
coliflor = buztanlorea#ichulcháile_automáticoa #barkatu— Amaia Oleaga (@AmaluFm) March 29, 2018
Aber, zegaitik begituten dostezue niri? pic.twitter.com/WEjCFF7rSV
— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) March 29, 2018
Lagun baten 5 urteko alabak, prozesioa ikusi ondoren, honela esan zion lagunari: hara, ama, Mielotxin. #BenetazkoMikroipuina
— Maritxirdil (@maritxirdil) March 29, 2018
Norbaitek azalduko dit mesedez zegatik ageetzen zaidan etengabe hau Google Mapsen. Nik uste burua joan zaiela Euskal Herria kriminalizatzen… ?? pic.twitter.com/OAuTId3Njl
— Mikel Alvarez (@theindezents) March 31, 2018
Aberri hitza guztiz sakralizatua dugu. Pazko igandez baino erabiltzen ez den hitz fosildua da, eguneroko bizitzarako balio ez diguna. Beraz, gora errepublika!
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) April 1, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Kartzelunia. #kontzeptugisa
— Martin Kitto (@martin_kitto) March 25, 2018