Gurpildun aulkientzat egokitutako ibilbideak/lekuak adierazten hasiko da Google bere mapetan

Gurpildun aulkientzat egokitutako ibilbideak/lekuak adierazten hasiko da Google bere mapetan –

Jatorrizko albistea Sustatu.eus albistarian irakurri dezakezu.

Garai batean GPS gailuek ematen zuten informazioa, azkenaldian Google Maps bidez jasotzen dugu gero eta erabiltzaile gehiagok. Edozein bidaia edo ibilbide planifikatzeko orduan horixe dugu tresna “erosoena”. Erosotasun hori, baina, ez da inolaz ere bistaratzen mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileengan. Googlek iragarri duenez, gutxinaka-gutxinaka, ibilbideak ea gurpildun aulkientzat egokituta dauden adierazten hasiko da ibilbide batzuetan.

Gurpildun aulkientzat egokitutako ibilbideak/lekuak adierazten hasiko da Google bere mapetan

Gurpildun aulkian dabiltzan hiritarrek badakite zein zaila den informazio hori eskuragarri izatea. Garraio publikoan, erakundeetan…, edonon ager daitezke espero ez ziren oztopoak. Zer esanik ez beste herrialde batera joanez gero, edo edozein bidaia eginez gero. Hemendik aurrera, Googlek informazio hori erakutsi nahi du bere GMaps aplikazioaren bidez. Oraingoz hiri batzuetan eta garraio publikoan egin daitezkeen ibilbideetan bakarrik, baina zerbitzua zabaltzen joango omen da.

Dagoeneko hasi da informazio hori eskaintzen munduko hiriburu handienetako batzuetan, hala nola Londresen, New Yorken, Tokyon, Mexikon edota Sydneyn. Europako hiriburu bakarrean, beraz, eta Euskal Herrian ez, oraingoz. Datozen hilabeteotan, den den, zerbitzu hori zabaltzen joango direla aurreratu dute, garraio agentzietatik informazio eguneratua lortu ahala. Horrekin batera, mundu osoko geltokietako Street View irudiak eguneratzen eta handitzen ari dira, erabiltzaileek etxetik begiratu ahal dezaten ea geltoki horrek zein itxura daukan.

Gainera, mundu osoko milioika erabiltzailek gehitutako datuei esker, Gida Lokalen programa barruan ere irisgarritasun etiketak ari dira gehitzen milaka taberna, jatetxe, eta abarretan iazko udatik hona.
Gurpildun aulkientzat egokitutako ibilbideak/lekuak adierazten hasiko da Google bere mapetan

Gurpildun aulkientzat egokitutako ibilbideak/lekuak adierazten hasiko da Google bere mapetan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.