2017ko zazpigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko zazpigarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko zazpigarren astea ere joan zaigu, abiada bizian, eta zazpi txioko sorta utzi digu laburpen gisara.
Jorratutako gaien artean, espainiarren leloak eta maitasun erromantikoa, apaizak eta txaletak, haurrak dantzan eta heavyen tabernak.
Joan den astean ezhoizko sorta izan genuen, zortzikoa, eta ehun bozkatik gorako parte hartzea. Guztien artean, alde handiarekin, Alberto Barandiaranena hautatu zenuten garaile, “Neskak zortzikoa dantzatzen natural-natural. Duela urte batzuk pentsaezina. Poza eta harrotasuna. Hau ere bada Altsasu” zihoena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Hau da hau: baskoak azken boladan "goazen"-ka, betiko "aurrera" esateko, gazteleraz "vamos" esaten dutelako, eta hauek, orain, "adelante". pic.twitter.com/okF4EJ3ZDR
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) February 13, 2017
#SanBalentinItxiBakin pic.twitter.com/ZSQBYTZT4O
— Potxuak Martxan (@PotxuakMartxan) February 14, 2017
"Nahi al duzu euskal estatu apaizgabe bateko herritar izan?"
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) February 15, 2017
Aroztegian txalet bat irabazi nahi? Parte hartu!
AROZTEGIA 45 Hektarea
2009 = 530.000€
2010 = 36.000.000€
Zer gertatu da?— elurre (@bixigu2) February 15, 2017
Su ta bar. #kontzeptu pic.twitter.com/9NLHmlMcIA
— K (@ziztadi) February 15, 2017
Haur bat zebilen kaletik bakar-bakarrik dantzan. Begira ikusi nau eta ez dio dantza egiteari utzi. Funtsean horretan datza haurtzaroa, ezta?
— Oihan Txabarri (@oihantxabarri) February 15, 2017
Alabak…
Aita, kea zerura botatzea ez da zaborra lurrera botatzea bezala?— Xegun Altolagirre (@xenekan) February 16, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Neskak zortzikoa dantzatzen natural-natural. Duela urte batzuk pentsaezina. Poza eta harrotasuna. Hau ere bada #Altsasu @dantzan pic.twitter.com/Oo6u6ECw9F
— Alberto Barandiaran (@abarandi) February 9, 2017