2017ko hogeita hamargarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hogeita hamargarren astea (Txiorik Onenak)
Uztail bukaerarekin batera joan zaigu urteko 30. astea ere, inoiz baino bizkorrago laburtu duguna, ohi bezala, zazpi txioko sortatxo batean.
Asteon txio grafiko samarrak hautatu ditugu, zazpitik bostek argazkia daramate eta.
Anbotoko Mari eta Estatutuko Transferentziak, beherapenak eta itxaropenak, koltxoiak eta ezberdinak dituzte mintzagai, baita maitasuna eta bronkak ere.
Joan den astekoen artean, bere burua hautagai aurkeztu zuen JoxeMieltxioren txioa izan da bozkatuena, ergatiboaz mintzo zena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Mariiiiiiiii, ez zara izango niretzat pic.twitter.com/DRFH0nfh4x
— Zet (@zeteusk) July 27, 2017
Nire animalia mitologiko kutunak Estatutuaren transferentziak dira.
— Josu Goiko (@josu_goiko) July 27, 2017
Gora euskara pic.twitter.com/7WWht93a6Y
— Abel Abarrategi (@AbarrategiAbel) July 28, 2017
Maite duzun norbait zure ondotik urtebeterako joateko bezperetan estrategia ona da bronkak izatea,penarik ez pasatzeko.Ni praktikatzen nabil
— Ana I. Morales (@AnaisNi) July 28, 2017
"Gure esku dago eskumena" edo errealitatearen itxaropena. pic.twitter.com/UfnY3wsT9t
— i.aiestaran (@iaiestaran) July 27, 2017
Horixe baino ez da behar: koltxoia eta konpainia… pic.twitter.com/wo87qy5gM2
— Jozulin.eus (@jozulin) July 30, 2017
Ezberdina denari beldurra. pic.twitter.com/UIj8rmwzbI
— X10 (@X10tweet) July 30, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Egun on denoi, ergatiborik erabiltzen ez duzuenoi izan ezik. pic.twitter.com/24hMutjWdG
— JoxeMieltxio⢠(@mikeliriarte) July 20, 2017