2017ko hogeita batgarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hogeita batgarren astea (Txiorik Onenak) –
Urteko 21. asteko laburpena dakargu, ohi bezala, zazpi txioko sortan emana.
Asteon landu diren gaien artean, Gasteizko Errekaleor auzoa, hezkuntza greba edo Alaves futbol taldeak jokatu duen finala izan ditugu. Edo argi mozketak, geletako ratioak eta Espainiako ereserkiari txistuak. Aparte, pintadak, Euskal Herria bitan zatitzeko ahaleginak eta beronen ordezkaritza bat, Euskal Herriarena, Espainiaren kontra deman ikusteko aukera galdua.
Joan den astean aurkeztu genizkizuen aukera guztien artean, Amets Badiolarena izan da bozkatuena. Azkenean, erraz gailendu zitzaion Lander Garroren txioari.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Askok ikusiko zenuten jada, baina @Errekaleor-eko argazki hau brutala da pic.twitter.com/3U29Qc0qBw
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) May 21, 2017
-Aitatxo, zergatik deitzen da nere arreba Ilargi?
-Zure amatxok ilargia maite duelako
-Milesker
-Ez horregatik, Tourra Ikusten Lo Hartzea— ErrezHil (@ErrezHil) May 22, 2017
Hormetako esaldi sakonak#EuskalGrafitigintza pic.twitter.com/S1Kv9QxgKv
— Ane Fernandez (@ninaizane) May 22, 2017
Iraintzat hartzen dut Nafarroak eta EAEk "kultura eta hizkuntza amankonunak" dituztela entzutea @NaguaAlba Ez da sinbiosi kontua #AhozAho
— Gari OtamendiArrieta (@arrabita) May 23, 2017
Hezkuntza sailburua 3 urteko 23 umerekin gela batean sartzera gonbidatuko nuke, ordubetez baino ez. #GrebaHezkuntzan https://t.co/K89sDYDDt3
— Katixa Agirre (@katixagirre) May 24, 2017
Zergatik ukatu diote Espainiako futbol selekzioari San Mamesen jokatzea? Bazeukaten Euskal Selekzioaren aurka jokatzea!#aukeragalduak pic.twitter.com/Uw62OwXOu6
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 25, 2017
Espainiako ereserkia txistuka hartuz gero, partida ez ezik Espainiako liga osoa bertan behera utziko nuke. 2 urtez. Ez, 3 urtez #Proposamena
— Santi Leoné (@ororostorm) May 27, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
-Zure eskolan atzerritarrik badago?
-Ez, nire eskolan haurrik besterik ez dago. pic.twitter.com/4RQ0z17IG9— Amets Badiola Rubio (@ametsbadiola) May 20, 2017