2017ko hamalaugarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hamalaugarren astea (Txiorik Onenak) –
Urteko 14. asteko laburpena egiten saiatu gara, ohi dugun legez zazpiko txio sortaren bidez.
Txioek jorratzen dituzten gaien artean ez dago besteetan beste ugaritasun. Korrikak indarrean jarraitzen du, eta pisu berezia hartzen du ETAren armagabetzeak ere. Aparte, erraustegia + AHT konboa -edo ETBko informatiboak-, argentinar muralak, frankistak eta superbaskoren bat ere badago tartean.
Joan den asteko txio sortatik Nora Barrosorena izan da bozkatuena, alde handiarekin. Badakizue, Korrikako ortzadar ederra ageri zuen hura.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Teleberria ikusten baduzu zure etxe alboan erraustegia edukitzeko eta etxe azpian AHTren tunela izateko "gogoa" piztuko zaizu
— Eneko Fernandez (@enekogara) April 3, 2017
Italiar hau zu baino baskoagoa da. pic.twitter.com/Uqa3O9KvKW
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) April 6, 2017
Batzuek KORRIKA egiten besteko ahalegina BERBETAN egingo balute beste kuku batek joko liguke.
— Kepadi (@Kepadi) April 6, 2017
Argazkitzarra (ez dakit nork egina) atzoko Argentinako greba egunean. Horman Daniel Kosteki eta Darío Santillán, 2002an poliziak erailak. pic.twitter.com/U1EAckTVyy
— Xabi Otegi #Zutik (@Txapisotegi) April 7, 2017
"Herriak bakarrik salba dezake herria"#bakeruntz #Baiona pic.twitter.com/RGVdK2FHhy
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) April 8, 2017
Espero dut Espainiako estatuak laster egitea francogabetze ekitaldi bat, eta diktadorearen omenezko ikurrak entregatzea. #EsanBeharNuen
— Martin Kitto (@martin_kitto) April 9, 2017
Egongo dira asteburu honetan hunkitu ez diren euskal herritarrak, baina ez nuke euren lekuan egon nahi. #gureherriazharro
— iker bizkar (@GARA_ikerbizkar) April 9, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Irudi hau poesia hutsa da#Korrika.ren majia #Nafarroa.n pic.twitter.com/JKjGfLklRq
— Nora Barroso (@axala_n) March 31, 2017