2017ko berrogeita zortzigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko berrogeita zortzigarren astea (Txiorik Onenak) –
Abenduan sartzearekin batera urteko 48. astea utzi dugu atzean, ohi dugun legez zazpi txioko sortarekin laburtu duguna.
Asteon, eta jorratutako gaiei dagokionez, Maravillas eta Laboa agertu dira txioetan, elurra eta EiTB, talentua eta euskara.
Joan den astekoen artean, aspaldiko partez, Asteko Txio onenen txapeldunik nagusienaren txioa gailendu da, Martin Kittorena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Hasi da ETBko kazetarien gurutzebidea. Mendateetara elurretara joan behar elurra ari duela esateko (haraino joan gabe sinetsiko ez bagenie bezala).
— Mikel Elorza (@MikelElorza) November 29, 2017
Talentuaren definizio hau gogoko dut: nor imitatu jakin ?
— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) 2017(e)ko azaroak 30
Lehen, ‘habla en cristiano’; orain, sofistikatuago, ‘si hablas en euskera me excluyes’. Eta horrela, galdu arte, eta, orduan, ‘bakea’.
— Irene Arrarats (@ulaiar) 2017(e)ko abenduak 1
Amak esaten zuen: Edurre baltza da!
— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) 2017(e)ko abenduak 1
Mikel Laboa beti gogoan. Duela 9 urte gaurko egunez Mikelen heriotzaren berri izan eta haren “Txoria txori” ipini genuen anplifikadore eta guzti Alcala Meco kartzelako patioan Mikel Etxaburuk eta biok. Gero preso sozialei azaldu,itzuli…gustatu zitzaien txoriaren hegoen kantua pic.twitter.com/nrauL96TI2
— karmelo landa (@karmelolanda) December 1, 2017
Iruñeko gaztetxe berriaren inaugurazioa: Maravillas, Larragako neskatil bortxatuaren omenez: “Lurperatu nahi gintuzten, baina haziak garela ahaztu zuren” pic.twitter.com/jYNsxNJxbn
— Alberto Barandiaran (@abarandi) December 2, 2017
"…au dana ise san euskaldune. Ta gero asi sen galduten da galduten… Galdu san bai. Galdu senean asi sian emen minak eta, bearren eta… Jendea etorri san kanpoti. Danak erdera ta… ala… Ya lastimea da galdu deitela euskerea, ain polite…»
Engrasi Etxebarria #Abenduak 3 pic.twitter.com/yiCwHF0M0P— i.hitzek (@ihitzek) December 3, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
ETBren programazioa gaurtik aurrera:
20:00: Gaur Elur.
20:50: Elurraldia.
ETB. Elur TeleBista. #ElurraAriDu— Martin Kitto (@martin_kitto) November 27, 2017