2017ko berrogeita zazpigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko berrogeita zazpigarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko azken hilabetean sartzear gaude, eta jada atzean utzi dugu 47. astea ere, betiko moduan zazpi txioko sorta batekin laburtu duguna.
Asteon, ETBko esanak eta Joxe Austin Arrietaren hitzak ditugu gai, baita Olentzerori eskatzeko moduko gutiziak eta jolasleku zirraragarriak edo erretako gosariak eta eleaniztasuna ere.
Joan den asteko sortatik, lehia estua izan dute Iker Barandiaran eta Irati Iciarren txioek, azken honek azken unean irabazi duena.
Azaleko tarina Txoriak.eus ataritik jaso dugu; argazkia Baresi francok egina da.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Teleberrin entzun berri dut: "los autodenominados Artesanos de la Paz". ?
Autodenominatuagoa iruditzen zait "Gobierno Vascoa". ?— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) November 23, 2017
'Usoak dira igaro
basoak dirau oparo
nire magal gozoa dukezu
zatozkenean abaro'— karmen zabaleta? (@kazabaleta) November 24, 2017
Ez dakizuenontzat zer eskatu Olentzerori… pic.twitter.com/AZksHK3JZh
— Goio Arana (@goioarana) November 25, 2017
Ikastetxetik jolaslekura di-da, suhiltzaileak larrialdian barran behera bezala, eskailerarik zapaldu ere egin gabe. Zein izango Aramaiako ume! pic.twitter.com/veHu5PXLQq
— Imanol Azkue (@ImanolAzkue) November 26, 2017
Baten bati gosaria erre zaio…#Iruñea #FiltrorikGabe pic.twitter.com/subDIwnlYE
— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) November 27, 2017
ETBren programazioa gaurtik aurrera:
20:00: Gaur Elur.
20:50: Elurraldia.
ETB. Elur TeleBista. #ElurraAriDu— Martin Kitto (@martin_kitto) November 27, 2017
Euskalenglishñol pic.twitter.com/2PEsOA9UMp
— Malen Aldalur (@malenaldalur) November 28, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Etxeko nagusiak zaintzea tokatzen denean, haurra sentitzen zara berriz
— Irati Iciar (@IratiIciar) November 21, 2017