2017ko berrogeita hirugarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko berrogeita hirugarren astea (Txiorik Onenak) –
Urteko 43. astea Errepublika Katalan eratu berriarentzako lehena izan dugu. Gauzak horrela, asteon hautatu dugun txio sortatik gutxi dira Kataluniako independentziari erreparatzen ez diotenak.
Joan den asteko txio sortan ere halaxe zen, baina Tosu Betirako taldeak egindako txioa izan da bozkatuena.
.
Ondoan dugun txoria uda-txirta da, eta Cks3976k egindako argazkia Txoriak.eus ataritik jaso dugu.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Independentzia aldarrikatuko du ostegunean Kataluniak, herri moduan jokatu duelako. Gu ez gara oraindik hori egiteko gai izan https://t.co/XhZmirWka3
— Jule Goikoetxea (@JuleGoi) October 24, 2017
Hori katalan-masterra egin dugun hilabete luze honetan. Puigdemonti euskal politikari batzuei euskaraz baino hobe ulertzera heldu naiz.
— Kattalin Miner (@MKattalin) October 26, 2017
Poesia mailu bat da, kontzientziak astintzeko tresna bat. pic.twitter.com/n6qmw2uPKx
— Oihana Epelde (@OihanaEpelde) October 26, 2017
Superbotere moduko bat garatu izan dugu, zoritxarrez: euskara ez den baina euskaraz idatzitako zerbait atoan gazteleratu, itzulpenaren asmoa igerri eta buru barruan euskaraz ulertu. Eta dena pare bat segundutan!
— sonia gonzález (@sonetska) 2017(e)ko urriak 27
Ez al dakite txupinazoa uztailaren 6ean baizik ez dela ? Eta xuri ta gorriz beztitu behar dutela ?? pic.twitter.com/rdcaDC27cg
— Patxi Berhouet (@PBerhouet) October 27, 2017
Katalunia ez doa, etxean delako; Espainia da Kataluniatik doana
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) October 27, 2017
EAEko lehendakariek bai badakitela une egokian leku egokian egoten.
— Jordi (@txerren) October 27, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Herriak ez du aparkatuko! pic.twitter.com/DpBfZVD7ns
— Tosu Betirako (@Tosu_Betirako) October 23, 2017