2017ko berrogeigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko berrogeigarren astea (Txiorik Onenak)
Joan den asteko txiorik onenak inoiz baino beranduago argitaratzeak atzerapena eragin du asteongoetan ere, baina hemen duzue urteko 40. asteko zazpiko sorta.
Asteon ere Katalunia da txioetan mintzagai nagusia, bestelako kontu batzuek ere tartetxoa egi duten arren. Leloak, erregeak, bitartekariak, banderak eta abarren saku berean sartu ostean, farolak kentzen eta sagarrak biltzen ere ibili gara eta, jo ta ke!
Iragan asteko sortatik, Mario Zubiagaren txioa izan da bozkatuena, urriaren 1eko erreferendumeko parte hartzea baino kasik puntu eta erdi gutxiagorekin, %41 inguru.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Esaldi batekin maitemindu naiz: Dies que duraran anys!
— P.Huarte Larraburu (@zaldieroa) October 3, 2017
Bitartekari lanetarako proposamena: pentsatu da Txetx enboxatzeari?
— Ergatibologoa (@beatxo) October 4, 2017
'Min hau erregek baleuka!' esaera ohikoa da gure etxean, baina gaur barrutik atera zait oso… #esaerazaharrak #Kataluniarekin
— Garbiñe Larrea (@Gar2Larrea) October 4, 2017
Aurtengo uztaren zama
zaku sail honek darama.
Ea egoki egosten zaigun
urte berrirako mama. pic.twitter.com/ROG1O9gpbD— Asier Azpiroz (@asierazpiroz) October 7, 2017
Farola kentzen dizutenean, eta ezin duzunean harridura gainditu pic.twitter.com/wl0E5Gx01A
— Goio Arana (@goioarana) October 8, 2017
Oso egokia programari eman dioten izena… pic.twitter.com/Y4TE8j2Y40
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) October 8, 2017
– GABON IRUÑIIIIIIIA!!!!
– HAISUEK, EZ DA IRUÑIA, IRUÑEA DA! TXARTO, OSO TXARTO.
– IXO, NIK EZ DIAT INOIZ ESANGO HIRE EGINBEHARRA ZEIN DEN. pic.twitter.com/w5Eso9kzCt— Seriosky (@Lupilakasta) October 9, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Bartzelonan… ezetz asmatu zein den ETB1eko platoa eta ETB2koa? pic.twitter.com/PeO82lM3Zv
— mario zubiaga (@zuribia) October 1, 2017