%160 gehiago irabazi beharko lukete EAEko gazteek

MTAwNQ==

2.605 euro beharko lituzke hilean gazte batek pisua erosteko, baina oso gutxik dute zorte hori. Espainiar estatuan, bataz-bestekoa, hain zuzen ere, erdi parean dago.

Horrek, noski, gurasoen etxea uzteko zailtasunaren arazoa dakar argitara. Gazteak dira prekarietatea gehien pairatzen dutenak. Langabeziak gogor jotzen du gizartearen sektore honetan, laneko kontratuen behin-behinekotasunak bezalaxe.

Hipoteka ordaindu ahal izateko, gazteek soldataren %62a erabili beharko lukete, gutxi gora behera. Eta alokairuaren datuak ez dira askoz hobeak, soldataren %54a, hain zuzen ere.

EAEko gazteak dira gainera, Espainiar estatuan egoera larriena pairatzen dutenak.

Etxeko janaria goraipatzen jarraitu beharko, ze erremedio!

Irudia | etxea | massimo faccini | Creative Commons By SA

4 pentsamendu “%160 gehiago irabazi beharko lukete EAEko gazteek”-ri buruz

  • Helena Mendive 2009-12-23 10:39

    Eta 250 zaldiko Toyota Land Cruiser bat erosteko zenbat behar irabazi lukete “gure gaztetxoek”? eta 20 metroko belauntzi baterako?…
    Begira, kokotaraino nago “aberats-berri”en “arazo larriekin”. Nik 50 urte ditut, eta nire belaunaldiko gehien-gehienak bezala ez dut pisu bat “neretzako”. Nire bikoetarekin erosi nuen duela 20 urte eta oraindik ordaintzen ari gara.
    Eta alokairua ordaintzeko ez zaiela iristen? niri ezta ere. Horregatik bizi ginen 3/4 lagun pisu berean. Zergatik ez?

  • Bat nator esan duzun gehienarekin Helena, baina horrek ez du esan nahi gauzak ondo daudenik.
    30 urte ditut eta etxetik kanpo daramatzat azken 5 urteak. Bi pisukiderekin bizi naiz alokairuan eta bakoitzak 260€ ordaintzen dugu hilero. Etxea ez da berria baina txukuna da. Ez daukat etxe bat erosteko asmorik, ezta babes ofizialeko etxeen preziokorik ere. Oraingoz behinik behin.
    Gizarte bezala gauza asko egin ditugu gaizki, batik bat espekulazioa. Beti bezala, gutxi batzuk aberastu dira.
    Bestetik, politikoek hartutako erabakiak ez dira, nire ustez, zuzenak izan. Babes ofizialeko etxeak alokairukoak izan beharko lirateke eta ez salmentakoak.
    Baina zuk esan duzunaren harira, aberats berrien generaziokoa naiz. Gure gurasoek ez dute inoiz, guk duguna izan.
    Koadrila berean filosofia desberdineko jendea aurkitzen gara. Batzuk 400.000€ko (eta gehiagoko) etxeak erosi dituzte, baita 250 zaldiko autoa ere, beste batzuk, bigarren eskuko etxe xume (garestiegi) bat erosi dute eta gutxieneko batzuk alokairuan, pisukideekin, bizi gara.
    Etxeen salerosketa prezioa neurrigabekoa da, lehenengo zein bigarren eskukoak izan. Alokairuen prezioa ere berdintsu.
    Gertuko beste herrialde batzuekin alderatuz, Frantzia kasuko, alde ikaragarria dago, etxebizitza eros zein alokatzeko behar den soldataren portzentaian. EHan, portzentaia handiagoa noski.
    Hau dena esanik, gaur egun EHan dugun egoera ez da inolaz ere lasai egotekoa.
    Zer egin genezake?

  • Egunen baten, pisu batean bakarrik edo bikotearekin bizi nahiko banu, ordaindu beharreko prezioa, handiegia dela iruditzen zait. Edozein izanda aukera ere, alokairua/erosketa.

  • Arazoa ez da soldata bajuegiak direla, arazoa etxebizitzen prezioa da, bai erosteko eta bai alokatzeko.

    Eta prezio altuek bi arrazoi nagusi dituzte:

    1) Espekulazioa maila guztietan: zenbait enpresek egiten dutena, udaletxeek egiten dutena eta baita gizarte gehienak egiten duena, hau da, etxebizitzak inbertsio errentagarri bat direla pentsaten dugun guztiona.

    2) Gure gizartean barneratua dagoela etxea erosi beharra, denok BEHAR dugu etxe bat, beraz horrek demanda handi eta mantendua eragiten du.

    Konponbidea nahiko erraza da, 7 neurri nahikoak lirateke etxebitzitzen prezioa kontrolatzeko, sektorearekn erlazionaturiko “diru beltza” desagertarazteko eta EH osoa asfaltoa xafla bat bihur ez dadin:

    1) Udaletxean finantziazio sistema aldatzea da, ez da posible udaletxeek dirua lortzeko lurrekin espekultatzen egon behar izatea.

    2) Etxe bat erosteak ez ditu abantaila fiskalak izan behar.

    3) VPO guztiak alokairurako egin beharko lirateke eta admistrazioa haien jabe izan.

    4) Etxebizitza huts bat izateak penalizazioa fiskal HANDIA beharko luke, zenabt eta denbora gehiago hutsik egon are eta isun handiagoa.

    5) Bankuek ematen duten hipoteken zenbatekoak maximo bat izan beharko luke. Adibidez, metro karratu bakoitzeko 2.000 €. Herriaren arabera zenbateko ezberdina izan beharko litzateke, adibidez Donostiako zenbatekoa Nabarnizekoa bainoa aldatugoa beharko litzateke.

    6) Hiriguneetaik kanpo eraikitzeak, metro koadroko zekulako zerga karga izan beharko luke, adibidez metro koadro bakoitzeko 3.000 €-ko zerga.

    7) Baserriak eta eraikin zaharrak babesteko diru-laguntzak, modu batean edo bestean.