Bi minututatik bat, publizitatea

MTAwMw==

Ikusentzunezkoen lege proposamenak biltzen duen neurria da, telebistan publizitateari eskainitako tartea handitzearena. Telebista kateak, noski, gustura, dirusarrak handitzeko bidea baita honakoa.

Gainontzekoak, ordea, sutan.

Anuntzianteak ez daude gustura, bi minututik bat publizitatea izanik, inor ez baita euren iragarkiez oroitzeko gai izango. Saturazio egoera salatu dute, beraz.

Eta ikusleak zer esanik ez. Iragarkiak saihesteko  zappinga egitea ere alferrikakoa izango da. Imajinatu film bat ikustea nolako tortura izan daitekeen hemendik aurrera…

Irudia | Telebista | Munchurian | Creative Commons By SA