Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik.
‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu.
Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak:
‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002)
‘Otehitzari Biraka’ (2005)
‘Latidos/Taupadak’ (2006)
‘Hnuy illa…’ (2008).
SOKA (2009)
(SOK)2 (2010)
Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain sari hauek jaso ditugu:
*2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak.
*2009.urtean Max sarietan errebelazioaren saria jaso zuen "Hnuy Illa" ikuskizunak
Ereintza Dantza Taldeak, Kukai Dantza Konpainiarekin elkarlanean, Lapurdiko Jauzien 3 eguneko ikastaroa antolatu du. 2 taldetan bereiziko da ikastaroa, "aritutakoak" eta "hasiberriak". Izena eman nahi...
Bihar Maiatzak 18, Eresbilek antolatzen duen Euskal Musikaren astearen baitan, dantza eguna ospatuko da. Eta egun honetarako bi ekintza antolatu dira:
Hitzaldia: “Gizartearen dantza korda E...
KUKAI DANTZA KONPAINIAK, 2010eko dantzarekiko sentsibilizazio programaren baitan, antolatu duen entsegu publikoaren berri ematen dizu.
Eguna: Maiatzak 13 osteguna
Ordua: 19.30ean
Lekua: Errent...