Antxeta, Araba eta Justuri irratiak zein Euskal Irrati Zerbitzuak euskarazko irratiak gara, irabazi asmorik gabekoak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskara hutsezko irrati eskaintza anitza egin nahi dugunak. Beste batzuen interes politikoek baldintzatuta lizentzia eskuratu genuen irrati lehiaketa bertan behera utzi izanagatik frekuentzia legalik gabe lotu garenak.
Datorren astea erabakiorra izango da euskararen etorkizunean. Zuk zuzentzen duzun Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailak Blanca Urgellek utzitako "patata beroa"-z eba...