Txiorik onena (41. astea)
Urteko 41. astean, ez sei ez zazpi, zortzi dira dakartzagun txioak, asteko onena bezala bat hauta dezazuen.
Aurreko astekoen artean, @negukobaratza-rena izan duzue gustukoen, Iruñeko alkate Joseba Asiron harri eta zur agertzen duena, espainiar banderari muin ematera gonbidatu dutela-eta (ohi legez azpian duzue ikusgai).
Asteon dakartzagunak (irailaren 27tik urriaren 2ra bitartean txiokatuak), Urkulluren Nazio Forala, Kataluniako hauteskundeak eta ETB-k egin zien jarraipena, Abiadura Handiko Trena, Loreak filma eta feminismoa dituzte gai nagusi; hara!
Azalerako hautatu dugun argazkia 36Janusz poloniarrarena da.
Zein begitantzen zaizu Asteko Txiorik Onena?
'Foral Nation' izenburu ederra da nobela distopiko batentzat.
— Josu Goiko (@josu_goiko) September 27, 2015
Ni al naiz bakarra, hauteskunde guztietan, eskrutinioak aurrera egin hala gustuko ez duen aukera igotzen ikusten duena? #galderaserioa
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) September 27, 2015
ETB1: aurkezle bat eta aditu bat. ETB2: bi aurkezle, bi aditu eta aldibereko interpretari bat #hauteskat
— Joxe Aranzabal (@joxearanzabal) September 27, 2015
EAEko eta Nafarroako #AHT, irudian agertzen den bezala, inora ez doazen trenak dira.Gutxi balitz garestiak ta geldoak pic.twitter.com/FmocDr7aWR
— joseba permach (@jpermach) September 30, 2015
Eguneko albiste onenetakoak balio dezala bertakoari kanpokoari bezainbesteko miresmenaz begiratzeko ere.Zorionak @Loreakfilm !
— Itzea Urkizu (@itzeaitzea) September 29, 2015
Anonimotasunaren erosotasunetik "nazi" deitu zaituenari "troll" deitzea, ez da iraingarria, deskriptiboa baizik. @zuzeu
— Edorta Amurua (@makilipurdi) October 1, 2015
Gaur Elgoibarren ikusia pic.twitter.com/Hsvm4MMjlG
— leire narbaiza arizm (@txargain) October 1, 2015
“Nahi duenak estali dezala aurpegia ipini titi bistan baina batez ere erakutsi diezazkiegun hortzak erasotzaileei!” @MinerKattalin @daneleSM
— Jule Goikoetxea (@JuleGoi) October 2, 2015
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Iruñeako alkatea, tipo handia! #EuskalErrepublika pic.twitter.com/UXWGcJSGtG
— NB (@negukobaratza) September 25, 2015