Azken 10 uste, askotan entzun arren EZ sinestekoak

Azken 10 uste, askotan entzun arren EZ sinestekoakInternet baino toki aproposagorik ez da gezurrak zabaldu eta behin eta berriro errepikatzearen poderioz, hauek egia bihurtzeko. Baina Internet da sinismen faltsuak gezurtatzeko eta ezeztatzeko tokirik egokiena ere.

Horixe da Snopes atariak ingelesez egiten duena 1995a geroztik.

Guk okerrak zuzentzen lagunduko diegu, euskaraz. Pasa den astean animaliei buruzkoak ekarri genizkizuen eta, jarraian beste hamar sinesmen faltsuko zerrenda osatu dugu, gure aldetik azkenak, asko oso hedatuak direnez gero, jada barneratuak ditugunak.

 

Sinesmen faltsuak

1. Hotzak mafrundi edo katarroak eragiten ditu. Berba, estul edo doministiku egiterakoan botatzen ditugun tantetan aireratzen diren birusek eragiten dute. Baina hotz egiten duenean denbora gehiago ematen dugu toki itxietan eta gune komunetan (eskola, bulego…); eta kutsatzeko arrisku gehiago dakar honek. Aparte, egia da hotzak sistema inmunea ahultzen duela, kutsatzea ahalbidetuz. C bitaminak sahiestu egiten ditu. Egia da elikadura egoki batek, fruta eta C bitaminarekin, osasuntsu egoten laguntzen duela, baina ez dago bitaminak katarroan eragiten duela erakusten duen frogarik. Hori bai, ikerketa batzuen arabera, C bitaminak lagun gaitzake lasterrago osatzen.

 

2. Mozart entzuteak burutsuagoa egiten zaitu. 1993an hiru urtetik beherako haurrekin egindako ikerketa batek eragin zuen sinesmen hau. Geroztik saiatu dira ikerketa bera behin baino gehiagotan errepikatzen, eta emaitzen arabera, musika klasikoa entzuten duten umeak ez dira azkarragoak. Baina tira, jarraitu lasai Mozart gustura entzuten.

 

3. Einstein-ek ez zituen eskolako matematikak gainditu. Ez zen inoiz ikasle eskasa izan, eta kalkulu ikasketak adibidez, bere ikaskideek baino hiru urte lehenago hasi zituen. Egia da bere lana burutzeko beste matematikari batzuen laguntza izan zuela, bere lehen emazte Mileva Maric tarteko zela. Horrek eragingo al zuen sinesmena?

 

4. Ez dago Matematika Nobel saririk Alfred Nobelen emazteak amodio kontu bat izan zuelako matematikari batekin. Nobel ez zen sekula ezkondu. Inork ez daki zergatik ez dagoen Matematika Nobel saririk; akaso Suediako erregeak Acta Mathematica aldizkaria ordaindu eta babesten zuelako jada, edo zientzia teorikoegitzat jotzen zutelako. Edo umetan gehienek bezala, Nobelek ere gustuko ez zituelako, besterik gabe.

 

5. Errege Magoak hiru dira. Ebangelioek, benekotasuna frogatu gabea duten magoez baino ez dute berba egiten, zenbat ziren edo nola deitzen ziren frogatu gabe -horrela dio Umberto Ecok “Storia delle terre e dei oughi leggendari” lanean-. Egia da hiru opari egin zituztela, bai, baina tradizioan batzuetan bi magoez egiten da berba, eta beste batzuetan hamabiz! Leon I Aita Santuak hiru izan zirela finkatu zuen V. mendean, eta hurrengo mendean egungo izenak hartu zituzten. Gainera, gotiko bukaera arte Baltasar ez zen beltza. Orduantxe erabaki zen baga zuria, biga arabea eta higa afrikarra izango zirela, “erredentzio unibertsalaren” ikur gisa.

 

6. Ilargiak ezkutuan du alde bat. Lurretik satelitearen %59 baino ez da ikusten, baina gainontzeko %41ak ere jasotzen du eguzkiaren argia; ez dago ilunpean.

 

7. Eguzkia horia da. Atmosferaren eraginez horrela ikusten dugu guk, baina berez… zuria da! Espaziotik, altura handitik, zuri ikusten da -astronauten argazkiak ukitu egiten dira ohikoagoa dugun irudia ager dezaten-. Eta gainera, suzko bola erraldoi bat da. Erreakzio nuklearra da, ez kimikoa. Beraz, eguzkiak dirdira egiten du, ez dago sutan.

 

8. Eguzkiloreek eguzkira begiratzen dute. Gaztetan bai, ahalik eta argi gehien behar dutenean. Gero, hazi eta heltzen direnean, kokapen finko bat hartzen dute, ekialderantz beti.

 

9. Harribitxiak muturreko presioa jasandako ikatzak dira. Zehazki, muturreko presiopean izan diren karbonodun mineraleak dira. Harribitxiek hiru mila milioi eta mila milioi urte inguru dituzte, eta ikatzak, 300 milioi urte baino ez.

 

10. Txinako Harresi Handia espaziotik ikus daiteke. Kalapita eragiten du honek, baina harresiak ez du edozein autopista edo aeroporturen pistak baino zabalera handiagorik eta, beraz, ez da espaziotik ikusten. Gainera, inguruko lurraren antzeko kolorea du gune batzuetan. Badira gizakiak sortutako eraikinak, espaziotik ikusteko modukoak? Bai, Almeriako negutegiak, Rumaniako Parlamentua eta Kennecot-eko kobre meatzea (AEBetan).

Azken 10 uste, askotan entzun arren EZ sinestekoak

hamar, Sinesmen faltsuak, usteak, zientzia

Zer duzu buruan “Azken 10 uste, askotan entzun arren EZ sinestekoak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude