Txio Onena (urteko 1. astea)
Txio Onena (urteko 1. astea)
Urte berriarekin batera, Asteko Txiorik Onena aurkitzeko asmotan zerotik hasi gara berriro, eta 2016ko lehenengo txio sorta dakargu honakoan. Gainera, asteburutik asteburura bitarteko txio sorta egin gura dugunez, sekula baino luzeagoa egin dugu astea, urtarrilaren 1etik 10era bitartekoa.
Aurkezgai dugun zazpi txioko sorta honetan, Errege Magoak, Donostia 2016, Kataluniako prozesua, Presoen aldeko manifestaldiak eta, nola ez, Urkulluren azken adierazpenak aurkituko ditugu. Baita ume eta zeru kontuak ere.
Esaguzu, irakurle, baduzun bateren bat gustukoa.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ya? Hasi da Donostia pila bat molatzen? Edo noiz?
— Batiste Ezeiza (@Batisezeiza) December 31, 2015
-Alabari: Bernart Etxeparek idatzi zuen euskarazko lehen liburua, 1545ean argitaratu zena. -Alabak: Baina orain hilda dago, ezta? #hamor
— Idoia Torregarai (@bootxo) January 1, 2016
Junts pel así así
— Ana I. Morales (@AnaisNi) January 4, 2016
Mesedez, utzi Errege Mago gaixoak politizatzeari! #txirlak pic.twitter.com/YonePyLbUb
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) January 6, 2016
Lehengoan Munillarekin egokitu zitzaidan hegazkin batean: sekula ez naiz ibili zerutik hain hurbil #horihalada
— Hasier Etxeberria (@hasier) January 6, 2016
Presoen manifara ez, baina San Inazio eguneko Loiolako mezara urtero badoan Lehendakaria (eta Jaurlaritzako sailburuak). #lehentasunak
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) January 9, 2016
Bitartean, Iñigo Urkullu… pic.twitter.com/gBCf6xDxPS
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 9, 2016
.
.
* 2015eko azken asteko txioa @Exprai-rena aukeratu zenuten, eta horrelaxe gehitu genion urteko txioen laburpena egiten zion sarrerari.