Txio Onena (urteko 50. astea)
Txio Onena (urteko 50. astea)
Urtea bukatzeko zorian gaude eta astero legez, zazpi txioko sorta dugu aurkezgai; asteak eman duena laburtu asmoz hautatuak.
Gaiei dagokionez, Luhusoko armagabetzea eta EiTBren berrasmatzea, Bizkaiko Bertsolari Finaleko edariak eta Ramon Saizarbitoriaren banderillak, Ruper Ordorikaren Antzokia eta adin-txikikoen tabernak… ohi denez, egunerokoari lotuta jarraitzen dugu honakoan ere.
Joan den astekoetara bueltatuta, Arnaldo Otegik ezin izan ditu bozak irabazi, azken orduan Mikel Ayllon gailendu baitzaio, mendiko txangoan ateratako argazkiarekin.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Zure lehen txikitoa:) pic.twitter.com/WlGHRSmyW0
— Marijo D. H. (@desplazatua) December 14, 2016
Bingen EITBri dagokion sailburu eta @maddaleniriarte oposizio buru, herri dorpea ginateke talde publikoaren eredu berria adostuko ez bagenu
— Mikel Irizar (@mirizarberdin) December 14, 2016
Terrorismo diren gauzak:
armagabetzea.— txerren (@txerren) December 16, 2016
Zein fina Saizarbitoriaren probokazioa: "Banderilla" hitza erabili du pintxo sakratuaren hiriburuan.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) December 16, 2016
Bilbo Arenan, neurria ez zen nahiko euskara gutxiesteko pic.twitter.com/xOKo7Dxz6w
— Urtzi Urrutikoetxea (@urtziurruti) December 17, 2016
Azken orduetan ikusitakoak balioko ahal digu independentzia mediatikoaren garrantziari (ere) behar beste balio aitortzen #Luhuso
— Amagoia Gurrutxaga (@AmagoiaGu) December 17, 2016
Josu Zabalak dio "Berandu Gabiltza" osorik dakienari eman beharko litzaiokeela, direktoki, EGA titulua #ordorika's-day
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) December 17, 2016
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Akatsa Matrixen pic.twitter.com/PeXCLyOhTS
— mikel ayllon (@maikoxki) December 9, 2016