Telefonoaren mendean edo menpean?

Telefonoaren mendean edo menpean?

Telefonoak edononZiurrenik Graham Bellek ez zukeen pentsatuko bere asmakizunak denboran zehar eta gaur egun, bereziki, izan duen arrakastan. Telefonoak mende luze bete du eta XX. mendea baldintzatu duen asmakizuna izan da zalantza barik. Hain baliagarria eta entzutetsua bihurtu da non, telefono gehiago daude pertsona baino. Baina gehiegizkoa izan daiteke aparatu honetan dugun dependentzia edo menpekotasuna?

Ohetik altxatuaz batera sakelako telefonoa hartzen dugu norbaiten mezuren bat irakurtzeko edo interneteko orrialde batean zerbait idazteko. Agian, nekatuta esnatu gara eta ez daukagu inolako gogorik gosaria prestatzeko. Beraz, sukaldean dagoen norbaiti mezu bat bidali eta gosaria eskatuko diogu. Honekin zera adierazi nahi dut, balitekeela mendeko asmakizuna izatea, baina gure eguneroko bizitza sozialetik aldentzen gaituela.

Azken ikerketen emaitzek diotenaren arabera, sakelakoek erabateko menpekotasuna sortzen dute gazteeongan. Teknologiaren aroan jaio garela kontuan izanda, normalena dela pentsa dezakegu. Izugarria da gazteek teknologian duten kontrola. Horregatik, edozein tramankulu erabiltzeko aukera badugu poz-pozik egingo digu. Hala ere, arduratsu ibili behar gara gai honekin gazteeon elkar bizitza arriskuan egon ez dadin.

Telefonoaren mendean edo menpean?Mobilek, drogek bezala, menpekotasuna sor lezakete. Kontu handiz ibili behar gara honelako dependentziekin pertsonen arteko aurrez aurreko komunikazioa gal daitekeelako,; hau bai paradoxa, ezta? Beharrezkoak diren arren, adibidez larrialdiren bat balego, telefonoen erabilera murriztu behar genuke elkarren arteko komunikazioa hobetzeaz gain gure osasuna zaintzeko.

Sakelako telefonoak uhinen bidez komunikatzen dira eta zoritxzarrez, uhin horiek gure osasuna kaltetzen omen dute. Kasu batzuetan, minbizia sor dezakete eta gehien bat segapotoak asko erabiltzea izaten da zergatia. Hori da telefono finkoak eta mugikorrak bereizten dituena. Telefono finkoek kableen bitartez lan egiten dute eta ez dira kaltegarriak guretzat. Ez dira sakelakoak bezain erosoak eta erabilgarriak, baina osasuna oso garrantzitsua da eta beraz, kontuan izan behar ditugu uhinen ondorio gatzak saiheste aldera.

Historian zehar, gizakiok, ezin hobeak diren asmakizunak sortu ditugu. Batzuek eguneroko bizitza aldatu dute beste batzuek, aldiz, ez dute ezertarako balio. Bizitza etengabeko deskubrimendua da, hau da, gauza berriak frogatu arte ez dugu jakingo erabaki zuzena edo okerra aukeratu dugun. Baina bizitza horrela da eta sakelako telefonoekin bezala, beraren alde onekin eta txarrekin bizi beharko dugu.

Telefonoak edonon

Telefonoaren mendean edo menpean?