Txio Onena (urteko 46. astea)
Txio Onena (urteko 45. astea)
Urteko 46. astea laburtzen saiatu gara zazpi txioko sorta batekin, ohi dugun legez.
Asteon, tentaldia izan dugu Joseba Sarrionandiaren argazki eguneratzearekin osatzeko sorta osoa, egin izan diren meme eta txantxa guztiekin. Baina izan ditugu gai interesgarri gehiago ere; makina-erremintarekin hasi eta Twitter-herriko Arana Goirirekin bukatu -bera atzean nor ezkutatzen den ei da argitzeko gelditzen zaigun sekretua-, tartean Altsasuko aferak eta Donostia 2016ko zentsurak ere egin dute txioetan tartea.
Joan den astean, lehen aldiz eta tarte handiarekin, Kau Kori Kura izan dugu garaile, Xilabako finalean inork baino hobeto interpretatu baitzuen buruz-buruko bertsolarien arteko solasa.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Makina-erremintaren herrian artistei ez zaie beren lan ona nabarmentzen, esportatzeko gaitasuna baizik
— Gorka Bereziartua (@boligorria) November 15, 2016
Ez dakit zer gertatu zen #Altsasun, baina badakit zerbait: Espainia zoroak jota dago, eta ez da sendabiderik ikusten inondik
— Blanca Urgell (@b_urgell) November 14, 2016
Funtsean, Alde hemendik-etik Goazen hemendik-era pasatu behar delakoan. Bigarrenik ezean, aurrena, ezinezkoa.
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) November 16, 2016
Agian “elkarbizitzaren” definizioa argitu behar genuke, zeren, polita da esateko baina zaila alde biak maila berean jarri nahi ditugunean.
— Kattalin Miner (@MKattalin) 2016(e)ko azaroak 17
ETB2ko esatari bik zaintiratua egin dute mihian, Sarrionandia Uribelarrea ahoskatzean https://t.co/nnHbrfUTeN
— Izparringia (@izparringia) November 20, 2016
Bueno, orain Sarrionandiaren irudia publikatu denez, libre gara ezkutuan genituen bere argazkiak zabaltzeko. pic.twitter.com/qrGQMpLdKc
— Hiru Damatxo (@hirudamatxo) November 20, 2016
Eta hurrengo trukorako Zuzeu, Deia, Gara eta Berriak, orden horretan, @aranagoiri-ren aurpegia erakutsiko digute. #JosebaSarrionandia
— txerren (@txerren) November 19, 2016
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Lasai motel! Egun batetik bestera ez haiz kalbotzen eta! Piskanaka dek! pic.twitter.com/s0hGrmpXeo
— Kau Kori Kura (@kaukorikura) November 13, 2016