ETAren itzuleraz

Ezker Abertzaleak argi esan izan du ETA ez dela itzuliko ekintza armatuetara, alde bakarreko pausoak emanak direla eta Partidu Popularraren gobernuak deus ez egin arren presoen auzian, edota Aieteko Adierazpenak proposatutako bidean, atzeraezina dela armak uztearen erabakia. Gainera, ETAko inork zerbait egingo balu bere kontura, SORTUren gaitzespena jasoko lukeela haren araudian preseski esaten baita bide politiko baketsuak soilik erabili behar direla.

ETAren itzuleraz
Kontuak horrela, adierazgarria izan zen atzoko El Paísen editorialetako bat, presoen dispertsioa etetearen alde Rajoyren gobernuak pausoak eman ditzala eskatuz. Ematen du, azkenean, Madrilgo egunkariak argitu duela bere jarrera arazo honetan eta ohartua dela zerbait egin behar dela egoera desblokatzeko, batez ere Espainiako hiru polizia nagusiek ikuspegi desberdinak edota kontrajarriak badituzte ETAren finierari buruz.

Betiere El Paisen argitaratutakoaren arabera, esan bezala, hiru dira ETArren egoerari buruzko analisiak:

  1. ETA amaituta dago eta ez du atzerabiderik (Centro Nacional De Inteligencia (CNI) delakoaren arabera).
  2. ETA oso jota dago, zaila dauka ezer egiten hastea, baina bazterreko zerbait egiten saia daitezke militante gazte deskontrolaturen batzuek. (Guardia Zibilaren arabera).
  3. ETAk egitura logistikoa indarrean dauka eta erakunde klandestino moduan jarraitu egiten du. Litekeena da, politikoki ezer lortu ezean, ekintzak egiten saiatzea berriro. (Polizia Nazionalaren, Comisaría General de Información delakoaren arabera.

Ematen du Espainiako poliziek, behintzat, ez dutela argi zein den egiazko egoera. Europolek ere badu bere ikuspegia honetaz, baina ez du gauza handiegirik argitzen.

Gauzak horrela, eta PPren gobernuak ez duela apur batean deus egingo pentsatuta, zeure iritzia zein den jakin nahi genuke.

Seguru asko, jakin ez dago jakiterik, baina zein da zure irudipena? Iruditzen zaizu, urtebeteko epean demagun, ETAren ekintzarik ikusiko dugula? Kasu, ez dizugu galdetzen zer nahiko zenukeen, zure irudipena da hemen nahi duguna.

ETAren itzuleraz

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

54 pentsamendu “ETAren itzuleraz”-ri buruz

  • Xabier Makazaga 2013-05-05 12:29

    Zeini egiten dio mesede eta zeini kalte horrelako inkesta bat planteatze hutsak? Nik oso argi dut erantzuna eta horregatik zur eta lur geratu naiz hemen ikustean.
    Hanka sartze galanta dela iruditzen zait eta, eztabaidetan satuko ez banaiz ere, esan beharra neukan.

  • Galdera hori planteatzea okaztagarria begitantzen zait, ETAk harturiko erabakiaren aurrean zalantzaren mamua hedatzera dator eta. Zalantza horretan oinarriturik egiten digute gero egiten diguten guztia: atxiloketa masiboak, tortura, presoei bahituta eta sakabanatuta eutsi, finean, zapalkuntza eta zapalkuntza.
    Benetan, espainolista sutsuenek ez lukete hobeto egingo. Zuzeukoak portatu zarete oraingoan, bai: bejondeizuela!

  • Iker Sumendiaga 2013-05-05 14:17

    Niri ere ez zait oso ideia ona iruditzen inkesta hau eta informe hoien hedapena. Polizien informeak ere elkarrekin bat ez etortzea nire ustez politika antiterroristak bere horretan jarraitzea eta Gobernuaren inmobilismoa du helburu. Nire ustez argi dute ETAren egituraren egoeraz, baina ekintzen arriskua dagoela esateak (goian dioten bezala) mamua berriz piztea eta zapalkuntza gehiagoren justifikazioa bilatzea da.
    Propaganda antiterrorista espaniarra. Kaka mugitzeak kiratsa zabaltzen du.
    Adi, ideia ona ez iruditzeak ez du esan nahi egin behar ez zenuketela uste dudanik. Adierazpen askatasuna duzue, noski.

  • Iker Sumendiaga 2013-05-05 14:31

    El Paisen editorialarena positibo ikusten dut. Ea hemendik aurrera horrelako jarrera aldaketa gehiago ikusten dugun.

  • Inkestan batzuek BESTERIK erantzuten duzue. Zer esan nahi duzue?
    Eskertuko nizueke esatea, zeren niri ez baitzait burura besterik etortzen galdetzen diren hiru horiek baizik.

  • Beatriceri… ETA aspaldian zegoen amaituta. Zoritxarrez luzeegi jo du asuntoak eta Espainaiko gobernuek ondo baino hobeto kudeatu dute ETA. Beraz, horrela pentsatzen dugunok ez gara ondo lotzen ezarrita dauden erantzun horietan… Bestela, begiratu TASIOK atzoko GARAn egin zuen viñetan…

  • Ion, aurkitu dut Tasioren zinta: http://www.naiz.info/eu/iritzia/tasio/2013-05-04-tasio Ona da, benetan. Baina esango nuke zeuk ere hiru aukera horietako bat duzula buruan.

  • Hemen ere ezin dute galdetu? Espainiak erabiliko duela hau zertarako? Aitzakiak behar al dute egiten dutena egiteko? Ze mamu mentatzea da hau? Denetarik entzuten degu egun guztitan, gauz izugarri lazgarriak, umeak hiltzen dirala, bortzaketak, milaka erahilketa… Bainan ez galdetu iritzia “aipatu ezin danari” buruz, denak sutan jarriko dira ta. Akaso auzi hontaz ez dira kabala ugari egin? Orduan? Niri ez zait iruditu lekuz kanpo dagoenik.

    Neretzako lehengoa da.

    Mercedes Mila leku guztitan dagola pentsatu beharko. Kar-kar.

  • Hemen ikusten da batzuen talantea: gauza batzuez ezin da hitz egin ere, gauza batzuek ezin dira kuestionatu ere. Baina nola ezetz? Ze uste duzue dela gizartea, zuek nahi duzuenaz bakarrik HITZ egiteko?

    Ze, ETA ekintzetara itzuliko ez dela argi edukita ere, ze zentzu du disoluzioa duela bi urte egin ez izanak, armetara itzuliko dela “mehatxu inplizitoa” egiteko ez bada?

  • Aita Buhandia 2013-05-06 09:24

    Halako galdera bat egitea otutzea ere! Eta komisariado gorenari baimenik eskatzeke!

  • Sugar, Basolatz, Aita Buruhandia:
    Hemen inork ez du galdetzeko aukera eta libertatea zalantzan jarri. Galdetzea libre da. Hemen galdera bera da zalantzan jarri dena. Galdera horri pozoia dario. Pozoi españolista. Bestela, ikus: gauza bera egin genezake torturaren gaiarekin. Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren iritziak bildu eta klaro, ziur egon torturarena “manualaren” amarrura mugatzen dela. Tortura ez da existitzen. Eta orain galderak: Exititzen al da, edo existitu al da tortura Euskal Herrian azken 40 urteotan? Zer eragin izan du ETAren “manualak” tortura salaketetan?…. eta nahi adina kaka bota. Holako galderak, edo okerragoak, egin egiten dira Espainia aldeko hedabide faxistetan, bai. Ez nuena espero zen Zuzeun halakorik ikustea, baina Jamaika ikusteko jaio ginen…

  • Galderari pozoia omen dario. Noski zuri iruditzen zaizkizun galderei bakarrik. Zuri iruditzen zaizkizun afirmazioei bakarrik. Zuri iruditzen zaizkizun ukazioei bakarrik. Herri honetan zientoka eta milaka jasan behar ditugun galdera, afirmazio, ukazio eta ekintzari lore usaina darie, noski.

    Torturarena. Torturarenaz, nik ez dut zertan sinetsi behar itsu itsuan (edo bai) Ertzaintzak dioena. Nik ez dut zertan sinetsi behar (edo bai) Ministerioak dioena. Baina, noski, era berean, ez dut sinetsi behar (edo bai) ETAk edo ezker abertzaleak dioena. Eta berdin presoez, independentziaz edo dena delakoaz.
    Etorkizunean ETAk armak berriz hartuko ote dituen galdetzea, etorkizunean tortura izango ote den galdetzea bezain zilegi da. Eta ez galdera bati ez besteri ez dario pozoirik, etorkizunean zer espero dezakegun jakin nahia baizik. Prospekzio saio bat gure herriarentzat.

    Beraz, niri oso zilegi iruditzen zait galdetzea… zuk kontrako argumentu aplastante eta kontundenteak plazaratu ditzazun besterik ez bada.

    Baina pozoia? Pozoia torturak eta bonbek dute, gizona. Eta hain dira pozoitsuak, hain dira okaztagarriak (horiek bai okaztagarri), zilegi dela herri honek ziur jakin nahi izan dezan ez direla itzuliko inoiz.

  • Aizu, Basolatz:
    Ni, oraintxe bertan, “ETAren balizko itzuleraz” artikuluaz ari naiz, eta hor planteatzen den/diren galderez. Zergatik pertsonalizatzen duzu nigan eztabaida, niri egoki edo gaizki iruditzen zaizkidan galdera, afirmazio eta ukazioak aipatuz? Zer dakizu nik beste milaka gairen inguruan izan ditzakedan iritziez? Deus ez. Beraz, hobe dugu eztabaida artikuluan eta artikuluko galderan zentratzea. Nik ere ez dut ez ministerioak, ez ertzaintzak ez ezker abertzaleak ez sursum cordak dioena itsu-itsuan sinisten. Eta? Nik sinisten diet nire lagunei, torturatuak izan diren nire lagunei, eta sinisten diot Martxelo Otamendiri, Unai Romanori…
    Niri iruditzen zaidana da galderak ez direla inozoak, eta are pozoitsu eta toxikoak izatera ere irits daitezkeela segun eta zein testuingurutan botatzen ditugun. ETAren balizko itzuleraz jardutea, era orotariko txakurren txostenak aipatu ondoren, toxikoa iruditzen zait, erabat pozoitsua. Lehen ere esan dut: uler dezaket Vocentok, Intereconomiak edo halakoek halako galderak egitea, txakurradaren txostenetan oinarrituz. Baina Zuzeuk egitea ez dut ulertzen, ez zait buruan kabitzen, zeren eta nik gauza interesgarri askoak irakurtzen baititut orainkari honetan eta ia eguneroko bisitaria bainaiz hemen, eta gogorra zait irenstea zorioneko artikulu hau nola lerratu den, horren errazki, txakurradaren eskemetara, faxisten kazetaritza eta egiteko moduetara.

  • Siinistu inorri ez, baina ETA bueltatzen bada, orduan bai galduko lukeela sinesgarritasuna ETA berak.
    ETAren itzulera kalterako bakarrik izango litzateke, beraz ea ez den hori inoiz gertatzen.

  • Ez, ez dut pertsonalizatzen. Zure “iruditzen zait” edo “begitantzen zait” edo “uler dezaket” lehen pertsonan daudenez, guztiz zilegi da “hori zuri iruditzen zaizu” bigarren pertsona erabiltzea. Eta zuri iruditzen zaizunari niri iruditzen zaidana gehitzen bazaio, eta beste hari iruditzen zaiona…. elkarrizketa sano bat sortzen da. Eta arazoen ikuspegi globalago bat.

    Bai, nik ere badut nori sinetsia, adibidez Martxelori. Eta torturari buruz plazaratu izan diren galdera eta kuestionamendu askori indignazioz erantzun izan diote agintariek. Seguru asko, horrelako galderak “okaztagarri begitantzeraino”. Baina gizarte batek egin beharreko galderak dira, inoren hitzean sinestu gabe, eta dagokionari zer “iruditzen zaion” axola gabe.

    Eta nik pertsonalki, asko apreziatzen dut Zuzeun kolore askotako “iruditzen zait” irakurtzea. Bestela ispiluarekin hitz egitea izango bailitzateke.

  • Belatz, ze pozoi eta ze historia, hainbeste jan dizuete burua ze denetan Espainiolaistak ikusten dituzue?
    Torturak existitu al dira? Ba bai, baina ezetz pentsatu nahi duena berdin jarraituko du nahiz eta horren frogak egon. Eta? Ertzaintzari buruz zergatik ezingo da galdetu? Benetan ez dudala ulertzen.
    Horrela hasten da eta geo denak mutu. Galdera arrunt bat besterik ez da, ez da ez ilegala eta ez du zertan inori min egin behar.
    Jende gutxi egongo da horrelako galdera bere buruari egin ez diona, gehio aldizkarietan gau ta egun gaiarekin daudenean.

    Irudimena izatea galdera ziztrin bat egiteko kritikagarria bada, edozer idazten dutela berdin erran daiteke.

  • Sugar, oso berde zaude, oso-oso berde.

  • Zertan nago orlegi o “maisu” ? Erakutsidazu zure jakituria ni parregarri uzteko, geo joan zaitez negar egitera horrelako galdera egiteagatik, besteak pentsatuko besteak zer pentsatuko duten beldur zarelako.
    .
    Niri behintzat ez dit inor esango hau edo bestea galdetu dezakedan edo galdera ziztrin bat egitea ez dela zilegi, Espainiatarrak nahi dutena txo, eta gu ipurdia beti jartzera ez? Ba jarri zurea.

    Eta orlegi nagola erraten badezu, zergatik naoen esan zenezake, bestela orlegi ez baina sasi jakintsutzat gelditzen zarela uste det.
    Ongi izan marroi.

    • Sugar, oso luze, luzeegi joko luke zertan ikusten zaitudan “orlegi” hemen azaltzeak. Dena den, “maisutzat” hartu nauzunez, gomendio bat emango dizut hasteko: Nor eta Nork kasuak bereizten ikasi. Horra hor, aste honetarako jarriko dizudan lehenengo lezioa.
      On egin!

  • Zeren zain dago ETA disolbatzeko? Zer onura dakarkio horrela ibiltzea, Frantzian zehar penatzen? Eta zer onura dakarkio Ezker Abertzaleari?. Esan dezatela gauzak garbi behingoagatik, hau da, ETAk gaur egun ez duela esistitzeko inolako arrazoirik eta presoen afera errazago konponduko dugula ETA disolbatzen bada

  • Basolatz: “Ze, ETA ekintzetara itzuliko ez dela argi edukita ere, ze zentzu du disoluzioa duela bi urte egin ez izanak, armetara itzuliko dela “mehatxu inplizitoa” egiteko ez bada?”

    Zelai: “Zeren zain dago ETA disolbatzeko?”

    Zelai eta Basolatz, ikusirik kontuak hain garbi ateratzen zaizkizuela, eskertuko nizueke galdera erraz bati erantzungo bazeniote, nik neuk zalantzak baititut:

    ETA disolbatuz gero, zer gertatuko litzateke egun sasian dauden etakideekin?

    Mila esker aldez aurretik

  • Artikulu eta inkestari nolabaiteko desfasea ikusten diet; hasierako pasartean badirudi sinesgarritasuna ematen diela ezker abertzalearen adierazpenei, baina amaierako inkestan badirudi txosten polizialei ematen diela.
    .
    Edonola ere, ez da hori deigarria iruditzen zaidana. Ateratzen dudan ondorioa da ze erraz sartzen garen espainiarrek eta autonomistek markatzen dizkiguten ildo ideologikoan eta eztabaidetan. Antza denez, independentistei kezkatu behar omen zaiguna ez da espainiar eta frantziarren zapalketak eta autonomisten kolaborazionismoak, baizik eta ETAren borroka armaturako balizko itzulera.
    .
    Ezkerreko independentista naizen aldetik beste galderak bururatzen zaizkit, eta galdetzea (espainiarrek uzten duten punturaino) librea denez, hona hemen nire galdera osagarri batzuk:
    .
    1-Uste duzu espainiarrek (eta frantziarrek) zapalketa nazionala inposatzeko haien kabuz borroka armatuari utziko diotela noizbait?
    .
    2-Uste duzu soilik haien joko arauak (bitarteko instituzionalak eta baketsuak) erabiliz konbentzituko ditugula gure eskubide nazionalak, hizkuntzazkoak eta ekonomikoak errespetatzeko?
    .
    3-Bihar, etzi, 20, 50, 100 …. urte barru Eusko Jaurlaritzak edo Nafar Gobernuak aldebakarreko independentzia aitorpena aldarrikatu, edo autodeterminazio erreferenduma antolatuko balute, uste duzu espainiarrek ez zutela borroka armatua erabiliko hori ekiditeko?
    .
    4-Uste duzu autonomistek, EAJ-k, noizbait alboratuko dutela espainiarrekiko kolaborazionismo politiko, ekonomiko eta armatua?
    .
    5-Uste duzu euskal espainolistek (PSE-UPPN-e.a.) noizbait benetako demokrazia eskatuko dutela abertzaleek eskubide nazional berberak eduki ditzagun?
    .
    Agian ez ditugu inoiz ikusten halako inkestak mundu guztiak dakielako erantzun zuzenak zeintzuk diren. Errazegi apika.

  • Oain “orelgi” nago nor eta nork ez ditudalako ondo jartzen? Ai ene “maisu”, Euskaraz irakatsi nahi badidazu oso ondo iruditzen zait, baina zertan nao orlegi Maisu?Nere Euskararekin sartuko zea? Hori zan guztia? Orduaun ez dezu asko irakasteko, ez behintzat beharko nuna.

    Bitxia egiten zait oso, gazteleraz eiten dudanean, Euskaraz eiten dudanean bezain beste akats izanen ditutudala , eta ez da hizkuntzaren kontua (naiz eta “maisua” arrazoia izan eta nire Euskara akatsak izan), ala ta guztiz ere inork inoiz ez dit ezer esaten nere gaztelerazko iruzkinak dituzten akatsengatik (hemen ezinezkoa da ez bait dut gazteleraz egiten bainan orokorrean ari naiz) , Euskarazkoetan aldiz jende ugari zuzentzen nau , hori bai zure super iritziren arrastoaz ezebez, ez?
    Oain lanean noazela esango diet Euskaraz egiten diedan Euskaldunzaharrei, nere Euskaraz “lotsatu” behar nazela zure Euskara mailara iristen ez delako.

    Hori bai gaiari buruz ezebez.

    LArrea niretzako Espainiak ez dio inoiz utziko bortitzkeria erabiltzeari, berdin du ETAk bizirik dagopen ala ez, gobernua ez da geldituko guztiz asimilatuta gauden arte, EAJk jartzen dezuna egiteko lehenago dena kendu beharko zioten (dirua eta boterea).

    Noiz lortu ahalko degu independentzia Espainiatarren mentalitatea ikusirik? Beraiek baino ahalmena haundiagoa degunean edo beraiek ez duten Nazio boteretsuak guri laguntzeko prest daudenean, beraz horrela jarraitzekotan jai dakagu estatua erortzen ez bada.

    Aldebakarreko independentzia aldarrikatzeko da independeiente izateko dakagun aukera bakarra, nere ustetannoski (Espainiako demokraziaren zain bagaude ez dago zereginik) , hemen indarrak batzea, independentzia aldarrikatzea eta duela urte asko bezala zapaldu edo zapalduak izan.

    Gauza da nola izan Espainiako estatuak duen boterea baino gehio.

    Norbaitek uste badu gobernua inoiz independentzia emango diguela nere ustetan ametsetan dago.

    Ongi izan.

  • Garbi dagoena da ETA bueltatuko balitz hemengo gatazkaren soluzioa atzerapauso galanta emango zukeela. ETAren existentzia soberan dago, baina gaur borroka eta bihar demokrazia eta etzi borroka eskatzen duten bitartean honek ez du amaierarik izango.

  • Duela egun batzuk Ernai-ren webgunea itxi zuten “Agur eta ohore Xabier” esaldia idazteagatik bere arduraduna Audientzia Nazionalera bidaliz. Eta baita 1936ko gudariak Bizkargin omentzea debekatu zuten ere.
    .
    Benga, ea nor ausartzen den Joxeanek esaten duenaren kontrakoa publikoki eta hain gardenki esaten eta arrazoitzen.

  • Batzuk politikoki ez-zuzena dena idealizatzen duten bitartean, beste batzuk demokraziaren baloreak defendatzen ditugu (eta bai erabakitzeko eskubidea ere bai). Halere, aberri-identitatea pertsonen aurretik posizionatzen dute batzuek demokraziaren balore piramide honetan.

    • ” demokraziaren baloreak defendatzen ditugu”
      Demokrazia zer den ez dakizula esatera asartuko naiz.
      Demokrazia = Herriaren gobernua da. Beraz, independentzia lortu aurretik ezinezkoa da demokrazia.

  • Iker Sumendiaga 2013-05-08 14:03

    Borroka armaturik gabe, espainiar herriarekin konektatu eta beraien errespetua irabaztea da ikusten dudan irtenbide bakarra. Lan handia eta denbora luzekoa izango da baina dagoen bakarra dela iruditzen zait.
    Gauza bat da gobernua eta beste bat herria. Normalean, pertsona arruntekin eta objetibotasunez ausnartzeko gai direnekin hitz egitean, ez da zaila izaten erreferendum bat eginez gero eta independentziaren aldeko bozkak irabaziko balu, estatu propio bat izatea ondo ikusiko lukeela aitortzea. Bestetik, herriarengandik PSOE eta PP baino gertuago dauden alderdiekin ere harreamank lantzea. Adibidez, Equo edo Izquierda antikapitalista, 15M (alderdia aterako balu) batzuk esatearren
    Hor dago gakoa nire ustez eta ez dakit nahikoa lantzen den.
    Eta noski, frantsesekin. Hori bai, gizarte frantsesa ez dut ezagutzen

  • Neurri batean ados nago Joxeanekin: “piramide politiko” honetan espainiarrek eta euskal espainolistek haien “aberri-identitatea” eta zanpaketa nazionala, eta autonomistek haien interes ekonomikoak gure pertsona eskubideen aurretik jarriko ez balituzte aspalditik ez zen izango gatazka nazionalik Euskal Herrian.
    .
    Bitartean, batzuk ustezko demokrazia eta giza eskubideei buruz politikoki oso-zuzena bezain faltsua den diskurtsoa etengabe eta oztoporik gabe errepikatzen digute; “etikaren piramidean” ze altu dauden eta eskuak ze garbi dauzkaten erakusteko nahian tematuta.
    .
    Iker Sumendiaga, diozu: “Borroka armaturik gabe, espainiar herriarekin konektatu eta beraien errespetua irabaztea da ikusten dudan irtenbide bakarra.”
    .
    Ikusita espainiar arruntek (eta ez soilik haien ordezkari politikoek) katalanak gu bezain beste, edo gehiago, gorrotatzen dituztela eta haien eskubideak ukatzen dizkietela berdin berdin, eta arrazoia baldin badaukazu (espainiar herriarekin konektatu eta beraien errespetua irabaztea dela bide bakarra) soilik bururatzen zait erantzun bat: Glup! Galduta gaude !!

    • Iker Sumendiaga 2013-05-09 14:12

      Bueno bai. Galduta egon gintezke horrela begiratuta. Baina nik uste dut espainiarrek ez gaituztela gorrotatzen odolean daramatelako. Azken finean, hedabideen erruz da guztia. Herri hau manipulatua badago, espainiarra askoz gehiago. Ez duzu inoiz pentsatu agian espainian jaioak izan bagina berdin pentsatuko genukeela? Nik uste boleto askorekin. Inguruak egiten gaitu.
      Gaur egun internetaren eskutik eta informazioak hedatzeko dituen erraztasun handiagoez baliatuz, bankuek eta espainolismo zikin horrek maneiatzen duen monopolio informatiboaren zirrikituak zabaltzen ari dira. Informazioa demokratizatzen ari dela uste dut.
      Aprobetxa ditzagun baliabide guztiak.

  • Nitzako boterea eta indarra dakana agintzen du, berdin du ona edo txarra dan, zilegia ala ez, eskubikoa ala nazia… Eta hori ez da ezer ideologizatzea, beti gertatu dana da besterik ez. Mundua nazkagarria dunk (gizakia batik bat) eta indarra agintzen du.

    Espainiatarrak gure alde eongo balira hau beste mundu bat izango zan, mendeetan zehar indarrez mantendu gaituzte beraiekin eta herri Espainiatarra horrekin ados eon da , eta nahiz eta gure alde eon, noiz izan du Indarra edo ahalmena Espainiako biztanleriaren gehiengoak? Gutxitan, baina beti Espainia baterazin modun jokatzen.
    Espainiar estatuko hiritarrak askatzeko edo zuzenbideak izateko gatasketan eon diran bakoitzean , Euskaldunen zuzenbideak , hizkuntza eta nortasuna ezabatzen saiatu dira.

    Berain Progresismoa zekarrena gure foru “pribilegiatuen” desagerpena zan, eta Espainiako herria beti ados eon da hortan, galdeketa bat eingo bazan Espainia maila gure kontzertu ziztrina kentzeko, gehioengo oso zabala baietz errango luke.

    Frantziak berdin ein zun ustezko erreboluzio Frantsesarekin, bai nitzako ustezko, erreboluzia ez zan izan nobleak boterea eta lurrak zituztelako, txiroak jateko ez zutelako baizik, eta erreboluzia baino urte batzuk leheno bai zuten jateko, baina Frantziar moneta suntsitu, herria gosearekin utzi eta erreboluzioa ein zan.

    Eta gero hori baliatu zan Frantzian zeuden beste Nazioen eta hizkuntzak suntzitzen saiatzeko (erreboluziaren garaietan Frantziako %40a Frantsesa ez zekien ta)

    Beraientzako hau Espainia da eta horrela izaten jarraituko du.

    Preso eta ETAren aferari buruz,indarkeria ez zait gustatzen, beldurra ematen dit eta nere kasuan behintzat, ez dut erabili.

    ETAk askoz leheno desegin behar izan zan zerbait lortzeko, indarra ez dunean desegin da eta ez diote ezer emango, lehenago ein izan balu, politikariak beraien beldur zianean eta Herriaren artean Heroi bezala gelditu ahal zianean zerbait lortuko zuketen, oain ondo eiten du desegiten baina beranduegi da indarreko pozizio batetik negoziatzeko, gutxigo oain Espainiko gobernuak hemengo bozkak ezertarako behar ez dituztenean.

    Espainia eta Europa osoa kiebra jotzen dunean agian zerbait ein ahalko da, lehenago gosez edo beste modu txarrago baten hiltzen ez bagea behintzat.

    Ongi izan.

  • Garbi dago ETA disolbatu behar dela eta presoek legalitate espainola onartu behar dutela, Sortuk, Bilduk eta abarrek egin duten bezala joku politikoan parte hartu ahal izateko. Eta Frantzian “sasian” dauden presoan entregatu eta delituak badituzte, zigorra bete, ez dago beste biderik

    • Milesker Zelai, hain garbi erantzuteagatik.
      Eta uste dut zure diskurtsoa gertuago dagoela “ustel daitezela espetxean” hartatik, gorago aipatzen duzun “presoen afera errazago konponduko dugula” horretatik baino.

    • Peru Dulantz 2013-05-10 09:27

      Oso ona, Zelai, oso ekarpen baliagarria!! Interekonomia-estiloa euskaraz!! PNVn orain nagusi den ildoa, alajaina!!

  • I.Larreak oso ausart hitzegiten du demokrazia zer den guztioi erakutsiz, bera argia eta orojakina da, besteak ezer ez dakigu.

    Independentzia lortu ezean demokrazia ezinezkoa bada, nolatan dago Bildu udaletxeetan gobernatzen? eta Gipuzkoako diputazioan? zergatik ez dute uko egiten beraien karguei independentzia gabeko herri baten botu batzuei eskuratutako botereari?

    Zergatik ez diogu Euskal Herritar guztiei galdetzen ea ETAk jarraitu beharko lukeen edo desegin beharko lukeen? hau ere ez al da demokrazia? ah ez! ez gaudela independizatuak.

  • Joxean: eskerrik asko laudorioengatik baina “Demokrazia zer den ez dakizula esatera asartuko naiz.
    Demokrazia = Herriaren gobernua da. Beraz, independentzia lortu aurretik ezinezkoa da demokrazia” IkerA-k esan du, ez nik. Lasaitu zaitez.
    .
    Banekien zuretzat izugarrizko demokrazia loratuan bizi garela, horregatik hain zerutiarra da zure “etika”. Ah! hauteskunde zerrenda batean nire izena agertu zen azken aldian zerrenda baliogabetua izan zen, dekretuz batzuk “kutsatua” omen geunden/gaudelako.
    .
    Baina ziur arrazoia duzula; hau demokrazia itzela da, batez ere espainiarrentzat eta euskal espainolistentzat, nazio ikuspuntutik behintzat.

  • Ah, ahaztu zait; demokraziaren eta herri zapalduen botoen balioari buruz:
    .
    “Behin-behinean baliogabetu du Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako Gobernuaren inpugnazioa onartu ostean. Kataluniako Legebiltzarrarentzat “ezohikoa, juridikoki zentzugabea eta aurrekaririk gabea” da erabakia, eta alegazioak egingo ditu. Kataluniako presidentearentzat “kezkagarria eta etsigarria” da.”
    http://www.berria.info/albisteak/79214/kataluniakolegebiltzarrarenburujabetzaadierazpenabertanbeherautziduespainiako_konstituzionalak.htm

  • Joxean, lehengoan mantentzen naiz. Independentziarik gabe, ez dago demokraziarik

  • Nolatan da posible demokrazia batean bizi ez bagara, ezker abertzalea “ez-demokrazia” honetan alderdi bezala aurkeztea? zergatik ez diozue boikot-a egiten sistema politiko faltsu honi?

    Herriaren nahia guztiz errespetatzen duen demokrazia posible al da? nola egiten dugu hau? erreferendum bitartez? guztia galdetuz? ala guri interesatzen zaizkigun gaiak bakarrik?

    Bizi dugun demokrazia hau justuena eta onena ez dela nik ere badakit, ez daukazu hori erakutsi beharrik. Alderdien legea eta parok doktrina txapuza batzuk direla ere ez daukazu erakutsi beharrik. Independentzia lortzeko prosezuan autodeterminazio eskubide eskuratu beharko genukeen, ondoren herri galdeketa bat egiteko, baina nortzuei galdetzen diegu herri independente bat nahi dugun edo ez? Euskal herrian bizi garen guztiori? Euskadin bizi garen guztiori? euskaldunei? euskaraz hitzegiten dugun guztiori? independentistei? ezker abertzalekoei?

    Herri zapaldua garela dinozu, zergatik ez dugu erreferendum bat egiten euskal herri osoan ( bizkaia, araba, gipuzkoa, nafarroa, lapurdi, behe-nafarroa eta zuberoa ) herri zapaldua garen edo ez garen galdetuz? emaitzen beldur ote gara?

    • Herri okupatua garela ukatzen baduzu, gure arteko eztabaida hortxe amaitzen da.
      – Ezker abertzaleari eginiko galderak dagokionak erantzun beharko ditu.
      – Gure demokrazia ahalik eta onena izatea, independentzia lortu ondorengo lana izango da (lan gogorra).
      – Askatasuna nahi dugun ez da galdetzen, askea izateko nahia existentziarekin bat eginda dago.
      – Gure herria askatzeko biderik egokiena zein den ez dakitgu. Askatasuna lortu dutenek nola lortu duten aztertu beharko dugu eta gehien komeni zaiguna aukeratzeko gai izan.

  • Ezker abertzaleak erantzun beharko du, baina zuk alderdiren bat bozkatzen duzu ezta? zergatik? ez duzu sinisten demokrazia honetan…

    Askatasuna zer da? guk geuk gure erabakiak hartzeko aske izatea? baina nortzuk? ez didazu honi erantzun. Euskal herrian bizi garen guztiok? edo “batzuk”?

    Gure herria askatzeko biderik egokiena zein den ez baldin badakigu, hau zer da gaztelaniaz esaten dan moduan ensaio-error? hileketekin probatuko dugu, ondoren alderdi politikoaren indarrez, ez badu funtzionatzen berriz borroka armatua…..eta honela 40 urtez! kriterio garbirik ez dagoen seinale.

  • Eukal Herri independente PP moduko alderdiak legezkoak izango al ziren? ala ilegalizatuak izango ziren frankismoa ez kondenatzeagatik?

  • Peru Dulantz 2013-05-09 13:02

    Espainiakoa demokrazia bada… “Bota dezagun txerri-askara…”

  • Demokrazia ez da inon ere ez munduan….ezta egongo ere.

  • 1- Ez da ez dudala sinesten demokrazia honetan, hemen ez dago demokraziarik!
    2- Nortzuk garen:
    “Euskal Herrian herri asko bizi dira elkarrekin batean, baina ez kondizio berdinetan: batzuk zapaltzaileak dira, eta besteak zapalduak. Ezin da, zapaltzaile eta zapaldua, biak izan. Ezin da, espainol eta gure herri zapalduko herritar, biak izan. Ezinezkoa da.”
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-09-12/005/003/inperialismoarenbestetaktikabatputxerazoa.htm
    3- Noski ezetz, nahiko “error” izan ditugu berriz ere bide okerra hartzeko. Lehen nahiko garbi esan dizudala uste dut: Askatasuna lortu dutenek nola lortu duten aztertu beharko dugu eta GEHIEN KOMENI ZAIGUNA AUKERATZEKO GAI IZAN.

  • Kar, kar ¡
    Joxeanek dio: “Herri zapaldua garela dinozu, zergatik ez dugu erreferendum bat egiten euskal herri osoan ( bizkaia, araba, gipuzkoa, nafarroa, lapurdi, behe-nafarroa eta zuberoa ) herri zapaldua garen edo ez garen galdetuz? emaitzen beldur ote gara?”
    .
    Jaun andreok, aitortu dezagun, Joxeanek harrapatu gaitu; ez dugu Autodeterminazio eskubidea gauzatzen “emaitzen beldur garelako”, eta lotsa hori ez sufritzeko gure lagun espainiarrek, euskal espainolistek eta frantziarrek debekatzen digute eta mehatxatzen gaituzte. Gure autoestimuren onurarako egiten dute. Ogi puska hutsa dira gure zapaltzaile maitagarriak eta Joxeanek oso ondo egiten du hori gogorazten. Katalunian, lotsagabe halakoak, erreferenduma egiteko asmoa agertu dute, eta gurekin bezala, gure zapaltzaile maiteak egurra ematearekin hasi dira mehatxatzen:
    “Kataluniako burujabetza adierazpena baliogabetu egin du Konstituzionalak”
    .
    Debekuarekin gure autoestimua zaintzeaz gainera Joxeanek badaki ze motako gaiztakeriak egingo genituzke independente izatekotan, esaterako hau dino:
    -“ Eukal Herri independente PP moduko alderdiak legezkoak izango al ziren? ala ilegalizatuak izango ziren frankismoa ez kondenatzeagatik?”
    .
    Nori entzun diot halako diskurtsoa duela ez asko?…. ah! bai, Basagoiti, Patxi Lopez eta Rosa Diezi, Joxeanen hitzetan “Zapalduak euskadin bizi diren espainiar” koitadu batzuk hain zuzen ere. (“Euskal Herriaren historia aldatu duten 10 egun” artikuluaren eztabaidan)
    .
    Burua apur nahastua daukan baten txorakeriak? Ez pentsa, Borroka Garaia da! blogean egin duen bezala, abertzale eta euskaltzale aritzen diren guneetan ze artaburu garen erakustea bilatzen duen espainolista baten balentriak.

  • Baina oraindik ez dut oso argi zer galdetu eta nori galdetu beharko geniokeen erreferendum batean, ez baituzu erantzuten.

    Oso demokratikotzat daukazue zuen burua, zuek ere herriaren nahia errespetatzen ez duzuenean. Herriak benetan zer nahi duen garbi al daukazue? edo suposizio idealizatuak dira?

    Berriz….Nortzuek eta zer bozkatu beharko genukeen herria askatzeko erreferendum batean?

  • Iker, zein bide aukeratu behar dugun aukeratzeko zenbat itxaron behar dugu? eta komeni zaiguna? nori? Euskal Herrian bizi garen guztiori?

    • Noiz? Ahalik eta azkarren, denbora kontra dugu.
      Nork? Esan dizut, euskal herritarrok

  • Joxean: kolonialismoa bermatzen dituen kolaborazionismoaren parte zara.
    .
    Zure iritzia EZ da errespetagarria euskal herria zer egoeratan bizi den ulertzen ez duzun artean. Ikas ezazu pixka bat, badaude artikuluak, badaude liburuak, Orreaga, Nabarralde, Krutwig, Urzainqui, Ariznabarreta, Aristi, eta abar luze bat. Ez dira zailak, ulergarriak dira, eta, tira, zu gai ez izango ez bazina ere, jakin ezazu zure ondorengoek guztia errazago ulertuko dutela. Lasaitzen du. Animo.

  • Peru Dulantz 2013-05-10 09:24

    Espainiako Konstituzionalak Kataluniako Legebiltzarraren deklarazio instituzionala legez kanpo utzi du… Torquemada bizirik dirau!

  • “Zure iritzia ez da errespetagarria” kar!kar!kar! demokrazia eskatzen dutenen hitzak….hau faxistena gehiago dela uste dut. Oraintxe hasi naiz guztia ulertzen.

    Noiz? Ahalik eta azkarren, denbora kontra dugu……1959.urtean ETAren sorreran berdina pentsatzen zen… Oraindik hala gaude.

    Nork? Esan dizut, euskal herritarrok…..Euskal Herrian bizi garen guztiok?

  • Ni ez naiz ezerren parte, hori garbi eduki Hildegard. Artikuluak ulertzeko gai ez naizela? kar!kar!kar! zu pertsonak eta hauen errespetua ulertzeko gai ere ez zara, baina tira, animo zuk ere!

  • Estatu Batuetan esklabutza ezabatu zenean, hainbat belaunalditan esklabu izandako beltzei galdetu izan balitzaie, ez lirateke toki gutxi izango ezezkoa aterako zutenak. “Manderlay” filmak erakusten du errealitate hori, esaterako, Lars Von Trierrena.
    Bozka daiteke norberaren esklabutza? Nolatan bozka lezake batek esklabu izatea? Eta hala eginez gero, zer? Tratu txarrak jasotako emakumeena ere ekar liteke adibidetzat.
    Askea eta informatua ez dagoenak bozka dezake, baina informazioa kontrolatzen eta jazarpena (ekonomikoa, politikoa, mediatikoa, soziala…) erabiltzen duenaren baldintza berberetan parte hartzen al du demokrazia batean?
    Uste dut demokrazia eta partehartzea sarritan banalizatu egiten ditugula, gauzak sakogano begiratu behar dira.