Asteko inkesta: San Ferminak
Joan zen astean zenbat liburu irakurtzen ditugun galdetu genuen, eta gutako erdiak ia, 12 liburutik gora irakurtzen ei du urtean. Baina harrigarriagoa egiten da bozkatu dutenetatik ia %4k ez duela liburu bakar bat ere irakurtzen urtean. Txundigarria, ez da hala?
Gaur beste kontu batekin gatoz. San Ferminak gogoko ote dituzun jakin nahi dugu, Iruñeara joateko ohiturarik ba ote duzun eta hori guztia. On egin.