Iruñerriko ura txarra al da?

Iruñerriko ura txarra al da

Argazki hau deigarria egin zait (Javier Bergasa, Diario de Noticias). Nafarroako Parlamentuan, mahai bat prest dago, aldaketaren aldeko indarrak negoziatzen has daitezen. Eta burura etorri zait: Iruñerrian txorrotatik ateratzen den ura txarra al da? Asko idatzi da ur botilatuaren kalteei buruz (esaterako, Argiako artikulu hau). Eta kexarik izanez gero, parlamentariek Iruñerriko Mankomunitara jo dezakete kontu eske; Parlamentuaren ondoan dauka egoitza.

botilako ura, ur botilatua, ura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude