Arnaldo Otegi hautagai, ala ez gai?
Arnaldo Otegi hautagai, ez ala bai
EAEko bozetarako hautagaitzak behin betiko itxi eta aurkeztu dituzten honetan, Arnaldo Otegiren aferan auzitegiek hartuko duten erabakiari aurrea hartu nahi izan diogu, Koldo D. Bizkarguenagak twitter bidez orain aste bete haizatu zuen galderatik abiatuta:
Azken egunetan hainbat lagunekin partekatutako #duda: Otegiren inabilitazioaren markoak onura edo kalte egiten dio EHBildu-ri?
— Koldo (@koldobizkar) August 13, 2016
.
Batzuen ustez Arnaldo Otegi desgaitzearen mehatxuak protagonismoa eman (edo itzuli) dio EH Bilduren hautagaitzari -bistan da, sarrera hau laguntzen duen argazkia ikusita-, eta beraz, aferak mesede egiten dio koalizio abertzaleari. Egoitz Askasibarrek, esaterako, “enpatiaren botoa mobilizatuko du”, erantzun zion goiko txioan duzuen galderari, eta EH Bildu onuradun izango zela iritzi zion; beste ardatzak ahulduko zituela uste zuen arren.
Beste batzuk, ordea, EH Bildurentzat kaltegarritzat dute afera. Oihana Bartraren ustez, esaterako, “gatazkaren diskurtsoan eta parametroetan kateatuta uzten duelako. Hori da Estatuak nahi duena”. Bide beretik doa galdera luzatu zuen Bizkarguenagak berak emandako erantzuna ere: “… ilegalizazioa, biolentzia, terrorismoa, iraganaren markoa delakoan nago”.
.
@koldobizkar@OihanaBartra zorionez emaitza ez dago aurrez determinatuta. (Herri-?)Irakurketa kolektiboa eraikitzeko daukagu. @ehbildu
— txerren (@txerren) 2016(e)ko abuztuak 13
.
Eta zuk, irakurle, zein iritzi duzu?
.
.
* Makina bat erantzun posible daudela jakinda, eta inkestan dituzun bost aukerez apartekoa bada zeurea, idatzi iruzkinetan.