Super gizakiak

Super gizakiak

Super gizakiakIrailaren 7tik 18ra bitarte ospatuko dira Rioko Joko Paraolinpikoak, eta bertan gainditzen diren marka handienak pertsonalak dira. Sekulako dedikazioa eta indarra jarri duten atleta gehiago ikusteko aukera izango dugu irailean, hemen ez da ezer amaitu. Brasilgo gobernuak badu orain bi asteko tartea aurretik egin dituen hainbat hanka sartze konpontzeko.

Joko Paraolinpikoek asko helarazten dute. Indarra, oztopoak gainditzeko gaitasuna, eta hitzez azaltzen zail samarrak suertatzen diren beste hainbat emozio. Horregatik iruditu zait apartekoa bideo honek daukan potentzialitatea. Orijinala da, alde teknikotik oso zaindua, mugitua, eta hunkigarria oso. Erresuma Batuko Channel 4 telebista kate britainiarrak zabaldu du, eta nola ez, hasi da jokoei begirako bere zeregina betetzen. Super gizakiak ikusteko aukera izango dugu. Itzela, gozatu.

Sare sozialetan #superhumans traola ari dira erabiltzen.

Super gizakiak