Estatugintzarako zanka

Estatugintzarako zanka

Pasa den astean Donostiako Miramar jauregian jorratu zen “XXI. mendeko abertzalatasunaz”, EHUren uda ikastaroan parte hartu zuten hizlari guztien berbaldietako lagin bana hartu, eta Enekoitz Esnaolak “Estatugintzarako palanka bila” laburpena osatu zuen larunbateko Berria egunkarian.

aretoa

.

“XXI. mendeko abertzaletasunaz” esandako batzuk:

.

Estatugintzarako zanka“XXI. mendeko nazionalismoak lehengoan, Jose Antonio Agirrerenean, egon behar du sustraitua, beste harreman hegemoniko batzuk artikulatuz; forma berri bat emanda, beste modu batera biziz. Nazionalismoak behar du deskonbertsio bat, postabertzalismoa interesgarria egin”.

JOSEBA ZULAIKA (Antropologoa, ikertzailea)

.

.

Estatugintzarako zanka“Aldaketa ildo bat mahai gainean jarriz dabiltza batzuk. Elementu berritzailea da fokoa ez dela nazioa, estatua baizik. Hori lortzeko hegemoniak nola osatzea da kontua. Balio unibertsalak gure egin (demokrazia), eta babesteko estatua eskaini tresna gisa. Diskurtso identitarioak garrantzia galtzen du estatu eraikuntzan”.

ANE LARRINAGA (EHU, Soziologia)

.

.

Estatugintzarako zanka“Euskal estatuarekin ere jarraituko dugu identitatea gora eta behera; bestela, Europan kasu bakarra ginateke estatuak identitate afera guztiak konponduko lituzkeena. Proiektu independentista identitarioa izango da beti, ezin da gizarte proiektu bat izan identifikaziorik gabe”.

EDUARDO APODAKA (EHU, Soziologia)

.

.

Estatugintzarako zanka“Abertzaletasuna nazioarekin lotuta dago. Beste ikuspegi bat da komunitate ezberdinak norako bidean jartzea. Zein dira tresnak elkarrekin erabakitzeko? Nola kudeatu gure aniztasuna? Gero erronka nagusia euskal demokrazia eraikitzea da, gure artean eta besteekin izan beharreko harremanak definitzeko”.

ZELAI NIKOLAS (Legelaria, Gure Esku Dago)

.

.

Estatugintzarako zanka“Hiru krisi dauzkagu; alderdien bitartez pentsatzen dgu prozesu batean; abertzaletasunaren bitartez subjektua txikiagoa da; eta elite batzuen hitzarmena. Balio tradizionaletatik unibertsaletara ere jo behar da, eta konfrontaziorako kontakizun berri bat ere sortu behar da”.

UNAI APAOLAZA (Filosofian lizentziatua)

.

.

Estatugintzarako zanka

“Eztabaidaren abiapuntuan hiztegia eta estilo liburua adostu beharko litzateke. Eragileak gai badira hori komunikabideetara eramateko, abiapuntu indartsua litzateke -kazetari nafarraren aburuz-. Hitzen eta kontzeptuen inguruan ados egotea sekulakoa litzateke”.

GAIZKA ARANGUREN (Kazetaria, Labrit multimedia)

.

.

Estatugintzarako zanka“Ipar Euskal Herrian abertzaletasunak sekulako erronka du arlo sozioekonomikoan. Eskuindarra, sozialdemokrata eta frantziarra da, oro har, eta abertzaletasunak diskurtso zabalagoa garatu behar du gobernatu ahal izateko, proiektu politiko serio bat definitu. Bestalde, Ipar EHan nazio kulturala itotzen ari da”.

PEIO ETXEBERRI AINTZART (Historialaria, Elkar)

.

.

Estatugintzarako zanka

.

“Globalizazioaren neurria Europa da. Euskal Herriarentzat hura ez da mehatxua zentzu kulturalean, eta aukera da zentzu politikoan, bi estatu handien eraginetik askatzeko”.

IMANOL GALFARSORO (Leeds-ko -EB- Unibertsitatea)

.

.

Estatugintzarako zanka“Azken 40 urteetan ideologia beretik edan dugu, baina amaitu zaigu, eta orain zer? Euskal estatua lortuta ez dugu ia ezer konponduko; ezin da jomuga utopikoa izan. Abiapuntua globalizazioa izango litzateke, eta hor kokatu euskal estatua. Bestela, porrot egingo dugu; hor daude brexit-a, Syriza… aurrena globalizazioa, gero EH”.

JOSEBA GABILONDO (Michigango -AEB- Unbertsitatea)

.

.

Estatugintzarako zanka

.

“Nazio eraikuntza indartzen ez bada -jeltzale ondarrutarraren oharra- arriskua dago erabakitzeko unea heldu, eta alde beharrean aurkako emaitza izatea”.

JOSUNE ARIZTONDO (Bilbao 700 fundazioa)

.

Estatugintzarako zanka

.

“Nazio eraikuntza edukiz bete behar da -filosofo donostiarraren ustez-, abertzaletasun asko daudelako, eta denak ez dira independentistak”.

JULE GOIKOETXEA (EHU Filosofia)

.

.

Estatugintzarako zanka“Abertzaletasuna nahi dut identitate bat edukitzeko eta Euskal Herriari proiektu bat eskaintzeko -dio sindikalista hondarribiarrak-. Ezinezkoa izango da abertzaleen artean bakarrik egitea, baina euskal estatua sortu nahi bada derrigorrrezkoa da abertzaleek egitea”.

AINHOA ETXAIDE (LAB)

.

.

Estatugintzarako zanka“Abertzaletasuna berridatzi egin behar da, nazio barneratzaileagoa egin eta abertzale ez direnak independentismora erakartzeko -esparru berriak jorratu eta konfrontazioa ere sustatu behar da-. Baina non dago euskal estatuaren eredua? Ez dago”.

ANDONI OLARIAGA (EHU Filosofia)

.

.

Estatugintzarako zanka“Bizitza duin eta bizigarria izateko, nor izatean dago gakoa. Behar da herri identitatearen aldarrikapena. Kontua da nola landu XXI. mendean baliagarria izateko. Amaiur berri bat sortu beharko litzateke: emakumeena, prekarioena eta euskaldunena. Demokratizazioan eta justizia sozialetan sakondu behar da”.

IDURRE ESKISABEL  (EHU Kazetaritza)

.

.

Estatugintzarako zanka“Ezker abertzalearen estrategia aldaketarekin gatazka politikoa areagotzea nahi genuen. Baldintzak bazeuden. Baina gatazka politikoa desagertu egin da. Zerbait oso gaizki egiten ari gara. Euskal estatua izanda, agian, ez gara %100 burujabe izango. Baina estaturik gabe %100 menpeko izango gara”.

ARNALDO OTEGI (SORTU Politikaria)

.

.

* Azken berbaldi hau, Sortuko bozeramailearena, Ramon Solak ere jaso zuen Gara egunkarian, euskaraz zein gazteleraz:

Arnaldo Otegi: «Erresistentziaren aberritik Estatu izan nahi duen aberrira pasa behar da»

Estatugintzarako zanka / Estatugintzarako zanka / Estatugintzarako zanka / Estatugintzarako zanka

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Estatugintzarako zanka”-ri buruz

  • Oso interesgarria guztia. Aurrera goaz.

    Baina atzekaldeko “headshot” margolan horrek zenbait ezusteko eman dizkit.